Ikastaroak :: Hezkuntza, Komunikazioa, Psikologia

Nerabeekiko lana irakaskuntzan

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 14.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko irailaren 7a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko azaroaren 18a

Ikastaroa larunbatetan izango da: azaroaren 21ean eta 28an.

Ikasketa-prozesua osatzen duten gainerako etapetan ez bezala, Bigarren Hezkuntzan aritzen garen profesionalentzako formazioak ez du kontuan hartzen gure ikasleen psikologia ezagutu beharra. Irudi lezake jada jende “helduarekin” ari garela, pertsona bilakatzeko prozesuaren gorabeherek desorekatzen ez dituztenak. Horrela, traturako zailenetakoa den adin honetako gazteekin lan egiten dugunok hutsune handia sumatzen dugu hain ezinbesteko eta garrantzitsua den honetan: harremanetarako eta elkarbizitzarako gaitasunean. Ikastaro honen arrazoia hutsune hori betetzea da, eta helburua, gelako ohiko egoera -batzuetan zailegiak- kudeatzeko prestakuntza ahalik eta praktikoena.

Irakaslea

  • Ane Ablanedo Larrion

    Unibertsitateko irakaslea (UPPA, NUP). Haur-prebentzioan espezialista. Eskola alternatibo eta pedagogia librearen gaian formatzailea. Hizlari eta artikulugilea. UEUkidea.

Helburuak

  • Hezitzaile garen aldetik, hezkuntza-sistema eta gure funtzioen gainean hausnarketa bultzatzea.
  • Nerabezaroaren gakoak ezagututa, ikasleekiko harremana, gelako giroa eta geure lana errazago eta aberasgarriago egitea.
  • Institutuetako geletako bizitza hobetzea. Berdin guretzat nola ikasleentzat, biak ala biak “biktimak”.

Edukiak

  • Hezkuntza-sistema. Gaurko eskola, gaurko gizartea. Egungo eskolaren jatorria eta helburuak. Haren gaineko begirada kritikoa. Sistema. Ideologia.
  • Ikastea vs. irakastea.
  • Haziera. Heziketa. Familia eta eskola.
  • Gizakiaren haziera-prozesuaren nolakotasuna. Giza garapenean neraberazoak duen tokia, funtzioa eta garrantzia. Nerabeen(tzako) tokia gizarte (ezberdinet)an.
  • Nerabeekiko lana. Nerabeekiko harremanaren garrantzia. Berezitasunak eta gure egoteko moduaren nolakotasuna. Gela barneko ekosistema. Heldua-gaztetxoa.
  • Edukiei garrantzia? Eskolan benetan ikasten duguna. Ezkutuko curriculum-a.
  • Mugak. Diziplina. Askatasuna. Autoritate funtzionala vs. autoritarismoa. Ezkutuko boterea.
  • Haiekiko kontaktuak helduoi hunkitzen diguna. Izan ginen (eta ez garen??) ameslari eta errebeldeak. Lan pertsonalaren garrantzia.
  • Irakaslea, ikaslea eta familiaren arteko triangelua.
  • Nerabeekiko lanean burutu esperientzien partekatzea.

Metodologia

Metodologia nagusiki teorikoa izango den arren, hausnarketak toki handia izanen du. Nerabeekiko lanean dabilen profesionalen baten hitzalditxoa-tailerra ere izanen dugu.

Nori zuzendua

Guraso, hezitzaile, irakasleei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1568348032

Babesleak

Etiketak

nerabezaroa, harremana, gazteak, komunikazioa, UEU, Ikastetxe Nagusia, ikastaroa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.