Ikastaroak :: Hezkuntza

Eskola libre eta demokratikoak (II): askapenerako pedagogia baten oinarriak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 14.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko irailaren 7a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko azaroaren 2a

Handia da azken urteotan UEUk antolatutako “eskola libre eta demokratikoak” ikastaroan jendeak erakutsi duen interesa, bai eta asko izan ere, horretan jorraturiko gaietan sakontzeko helburuarekin, aurrekoaren osagarri litzatekeen beste bat antolatzeko eskatu diguten ahotsak. Pedagogia osasuntsuago baterako bidean, heziketa konbentzionalean edo alternatiboan aritzeko gakoak zein eta nolako diren aztertzen entseatuko gara “ eskola libre eta demokratikoak:II” ikastaroan. Benetako iraultza, haurren heziketa moldeen hankaz goratzeak baizik ez baitu ekarriko.

Irakaslea

  • Ane Ablanedo Larrion

    Unibertsitateko irakaslea (UPPA, NUP). Haur-prebentzioan espezialista. Eskola alternatibo eta pedagogia librearen gaian formatzailea. Hizlari eta artikulugilea. UEUkidea.

Helburuak

  • Eskola alternatiboetan erabilitako metodologia zehatzago ezagutu ahal izatea.
  • Adin tarte bakoitzean arlo pedagogikoan kontuan izan beharreko gakoak. Zer eska dakioke haur bati adin batean edo bestean.Haurraren garapen psikoafektiboa.
  • Hezitzaile garen aldetik gure esku dauden erremintak ezagutzea, gure interbentzioa ez dakion kaltegarri izan garatzen ari den haurrari.

Edukiak

  • Egungo eta hemengo heziketa eredua definitzen duten ezaugarriak ezagutu, zertarako diren eta zein balio duten gogoeta eginez. Eskolari kendu, ikaste prozesuan eragozten duen oro.
  • Haur-gaztetxoen adin tarte bakoitzaren psikologia. Garapen etapa bakoitzean zer dagoen jokoan. Zer sustatu, zer ekidin. Zer eskatu dakioke haur bati eta zer eman behar zaion, bere garapen prozesuan bizitzen ari den unearen arabera.
  • Hezitzailearen izatea. Bere egoteko modua. Ukan beharreko dohainak. Saihetsi beharreko jarrerak. Lan pertsonalaren garrantzia. Formazioa.
  • Egun eta hemengo eskola alternatiboen ekintza pedagogikoa. Segitu dituzten eredu nagusiak. WILDtarrak eta PESTA, NEILL, SUMMERHILL eta askatasuna.
  • Hezitzailearen tresna metodologikoak.
  • Askatasuna. Mugak. Arauak. Diziplina.
  • Solasaldiak: Euskal Herriko hainbat eskola alternatibotako kideekin edota sistema barnean esperientzia osasungarriak burutu dituztenekin.

 

 

Metodologia

Metodologia teoriko-praktikoa izango da. Hausnarketarako oso bideratua. Esperientzia praktikoen kontakizunak tokia handia izango du ikastaro honetan.

Ikastaroan zehar, eskola librean diharduen partaide baten bisita izanen dugu tailerra edo hitzalditxoa eskaintzera etorriko dena

Nori zuzendua

Hezitzaileei, gurasoei edo heziketan interesa duen edonori. Eskola libre eta demokratikoak ikastaroaren lehen edizioa aldez aurretik burutu dutenek izanen dute lehentasuna.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 36 25 63, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Nafarroako Gobernuak  homologatutako ikastaroa da hau

Etiketak

ikastaroa, Iruñea, hezkuntza, haurren askatasuna, pedagogia, eskola alternatiboa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.