banner -- Euskaraldia

Ikastaroak :: Hezkuntza

Kontzentrazioa eskolan

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko irailaren 7a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko urriaren 19a

Irakasle edo hezitzaile‭  ‬izatea ez da lan erraza,‭ ‬berezkoa duen lanaz gain,‭ ‬ikasleen kontzentrazio eza,‭ ‬dispertsioa,‭ ‬motibazio falta,‭ ‬emozio aztoratuak,‭ ‬jarrera desegokiak eta abar presente baitaude.

Guzti honek irakasleen osasunean eragin dezake,‭ ‬estresak sistema inmunologikoa makaltzen baitu gaitz fisiko eta psikologikoak sortzeko arriskua areagotuz‭ (‬urduritasuna,‭ ‬lo egiteko arazoak,‭ ‬min muskularrak,‭ ‬kontzentrazio falta,‭ ‬tristura,‭ ‬depresioa,‭ ‬etab‭)‬.Yogako hainbat teknikek eragin horiek arindu eta bideratzen dituzte.‭ ‬Teknika horiek ikasleekin erabiltzeko aukeratuta daudenez,‭ ‬beraien kontzentrazioa handitu egiten da,‭ ‬lasaitasuna ezarri,‭ ‬adimenaren gaitasunak bizkortu,‭ ‬portaera hobetu eta ikasketarekiko jarrera baikortu egiten da.

Irakaslea

  • Marina Pintos Martikorena

    Pianoan lizentziatua, Piano Interpretazioan Masterra Arizonako Unibertsitatean. Yogako irakasle formakuntza, piano, musika eta yogako irakaslea.

Helburuak

  • Asana edo jarrera fisikoen bitartez gure gorputza sentitzen,‭ ‬lasaitzen,‭ ‬indartzen,‭ ‬energia harmonikoki mugitu,‭ ‬adimena lasaitzen eta kontzentratzen ikastea.
  • Arnasketak,‭ ‬nerbio-sisteman eta emozioetan daukan eragin zuzenaz jardun eta teknika hauek behar diren momentuetan erabiltzen‭ ikastea.
  • Emozioak gorputz fisiko-energetikoatik askatzen ikasi.
  • Adimena lasaitzen eta kontzentratzeko teknikak ikastea,‭ ikasleekin landu ahal izateko.

Edukiak

  • Sarrera:‭ ‬osasuna indartzeko bost puntuak.
  1. Jarrera fisikoa eta bere eragina osasunean.
  2. Arnasketa prozesua eta bere eragina emozioetan.
  3. Emozioak askatzeko teknikak.‭ ‬EFT.
  4. Kontzentrazio ariketak.‭ 
  5. Bisualizazio teknikak.
  •  Erlajazio sakona.
  • Sintesia:‭ ‬ikasleekin egiteko erlaxazio,‭ ‬atentzio eta bisualizazio ariketak.

Metodologia

Gai bakoitzaren azalpen teorikoa egin ondoren,‭ ‬tekniken praktikari ekingo diogu.‭ ‬Yogak izaera esperimentala daukanez,‭ ‬ikastaroa hainbat teknika erabilgarriren esperientzian oinarrituta dago

Halaber, ikasgelako saioen osagarri, ikasleak lan pertsonala egin beharko du (2,5 ordu).

Nori zuzendua

Irakasle,‭ ‬hezitzaile,‭ ‬begirale edo edozein gurasoei zuzendua.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.org, (Edurne).

Oharrak

Nafarroako Gobernuak ezarritako homologazio prozeduran sartua dago ikastaro hau

Etiketak

yoga, ikasle, irakasle, irakaskuntza, estresa, asana, arnasketa, bisualizazioa, erlax

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.