Ikastaroak :: Hezkuntza, Teknologia

Raspberry Pi tailerra: irakaskuntzarako baliabide berria

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko irailaren 7a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko azaroaren 25a

Ikastaroa egun hauetan izango da: azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean, 2an eta 3an.

Raspberry Pi proiektuak oso konputagailu merkea garatzea zuen helburu, baita lortu ere. Berez, Raspberry Pi txartela kostu baxuko eta kreditu-txartel tamainako konputagailua da, telebista edo pantaila batean konekta daitekeena eta ohiko teklatua eta sagua erabiltzen dituena. Hasieratik, informatika inguruko ezagutza zabaltzea eta ezagutza horren ikasketa erraztea izan zen proiektua bultzatu zuen fundazioaren helburua. Gauzak horrela, esan daiteke irakaskuntza errazteko zirkulua itxi egin dela, proiektu honi eta software libreari esker.

Tresna hau erabiliz, izugarri erraztu da elektronikan oinarritutako proiektuak garatzeko bidea. Webean adibide onak aurki daitezke: sistema domotikoak, segurtasun-sistemak… Izan ere, aukera ugari dira.

Irakasleak

Helburuak

  • Raspberry Pi tresna ezagutzea, muntatzea, konfiguratzea eta programatzen hastea.
  • Tresna erabiliz, proiektu txiki bat egitea.
  • Lankidetza sustatzea arlo honetan.

Edukiak

Sarrera.

RPi eta haren osagaiak. Muntaketa.

  • RPi-a konektatzea.

Sistemaren instalazioa eta konfigurazioa: Raspbian.

  • Linuxeko oinarriak
  • konfigurazioa
  • lehen probak
  • lehen praktika

Sarearen konfigurazioa. Segurtasuna.

  • kontzeptuak
  • konfigurazioa
  • probak
  • bigarren praktika

RPi multimedia zentro bezala.

RPi aplikatua. Domotika.

Metodologia

Talde-lana, praktikan oinarrituta. Atal bakoitzean, hasierako azalpenak eman eta gero, talde bakoitza bere materialarekin modu praktikoan arituko da.

Nori zuzendua

IKT arloko zein elektronika arloko irakasle, profesional eta zaleei. Linux sistemaren ezagutza minimo batzuek laguntzen dute, baina ez dira derrigorrezkoak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

UEUk beharrezkoa den materiala jarriko du, baina ordenagailu pertsonala eramatea gomendatzen da, ahal bada Linux/iOS sistemarekin.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1568348033.

Babesleak

Etiketak

elektronika, domotika, UEU, Ikastetxe Nagusia, ikastaroa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.