Ikastaroak :: Ekonomia, Soziologia, Informatika

Euskal Herriko ekonomia eta gizartea aztertzeko lanabesak. GIS librea.

  • Hasiera-data: 2015(e)ko urriaren 29a
  • Amaiera-data: 2015(e)ko azaroaren 26a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astelehena-ostirala. 0:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko irailaren 7a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko urriaren 26a

Ikastaroa on-line izango da. Ikasgelako saio bi izango ditu, ikastaroaren hasiera-egunean, urriaren 29an, 17:30etatik 19:30etara lehenengoa, eta ikastaroaren amaieran, azaroaren 26an, bigarrena. Ikasgelako saioak UEUren Ikastetxe Nagusian izango dira (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

Informazio geografikorako sistemak (GIS) lurraldearen gaineko azterketak egiteko ezinbestekoak bihurtu dira.

Azken urteetan, askotariko diziplinetan hasiak dira erabiltzen GISak, software libreari eta teknologiaren garapenari esker haienganako eskuragarritasuna handitu egin baita.

GISaren bitartez, lurraldearen gaineko azterketak egin daitezke, eta edozein fenomeno aztertzen ari garela, ikuspegi osatuagoa lortu. Horrez gain, esku artean dugun informazioa gurutzatu eta emaitza berriak lor ditzakegu, eta horiek modu erraz eta bisualean lurraldearen gainera ekarri.

Azken aldian, gainera, OpenData filosofiaren inguruan lortu diren aurrerapenek datuak eskuratzeko bideak asko erraztu dituzte, eta, beraz, GISa baliatzeko bideak zabaldu dira.

Hutsetik eta modu erraz batean oinarrizko GIS azterketak egiten ikastea da ikastaroaren helburua.

Ikastaro hau Gaindegia. Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiarekin elkarlanean antolatu da.

Irakaslea

Helburuak

  • GIS tresnekin oinarrizko azterketak egitea.
  • Analisi espazialerako QGIS software libreko aplikazioaren euskarazko bertsioa erabiltzen ikastea.
  • Azterketak egiteko sareko baliabideen erabileran trebatzea.
  • Euskal Herriko analisi espazialak egiten ikastea.
  • Informazioa lurraldearen gainean adieraztea.

Edukiak

Informazio geografikorako sistemak (GIS): sarrera.

  • Zer dira GISak?
  • Zertarako balio dute?
  • Azterketa sozioekonomikoetarako aukerak.
  • QGIS softwarearen instalazioa (software librea).
  • QGISera sarrera.

Baliabideak. Datu espazialak eta alfanumerikoak.

  • Datu espazialen azpiegiturak (DEA). (www.euskalgeo.net, www.geo.euskadi.net, idena.navarra.es, www.pigma.org).
    • Erabilera.
    • Datu motak (bektorial eta rasterrak).
    • Proiekzioak.
    • Deskargak.
  • Datu alfanumerikoak (www.datuak.net, www.eustat.es, www.cfnavarra.es/estadistica/, www.ine.es, www.insee.fr).
    • Erabilera.
    • Deskarga.

Datuen uztarketa eta kalkulua.

  • Uztarketa.
    • Datu beraren arabera.
    • Kokapenaren arabera.
  • Kalkulua.
    • Atributu berrien kalkulua.
    • Agregazio bidezko kalkulua.

Datuen adierazpena eta argitalpena.

  • Adierazpen motak.
    • Banaketak egiteko aukerak.
    • Grafikoen gainjartzea.
  • Argitalpena.
    • Mapen diseinua.
    • Esportazioa.

Metodologia

Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, ikasgelako saioak eta on-line irakaskuntza konbinatuko dira. Ikastaroa on-line bideratuko da irakaslearen etengabeko gidaritzapean, baina hasieran aurrez aurreko saioa izango du. Ikaskuntza-irakaskuntza metodologia honen bidez ikasleen parte-hartzea bultzatuko da.

Erabilerari dagozkion oinarrizko azalpenak idatziz jasoko ditu ikasleak, baina trebetasun nagusiak datuen ustiapenari lotutakoak izanik, ikasleak ariketa praktikoak egin beharko ditu. Ariketa praktikoak baloratzeko garaian prozesuak eta emaitzak hartuko dira aintzat.

Nori zuzendua

Analisi sozioekonomikoak egin beharrean diren ikasle, ikertzaile eta profesionalei, zein soziologoei, geografoei, ekonomialariei, kazetariei…

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

  • Ez da GISaren gaineko aurre-ezagutzarik behar. Hutsetik hasiko da trebakuntza.
  • Ariketak burutzeko QGIS aplikazioa (euskarazko bertsioa) instalatuta beharko du nork bere ordenagailuan. Software librea da eta ez du lizentzia-kosturik. Windows, Linux eta Mac OS X sistema eragileen gainean funtzionatzen du. Ikastaroaren azalpenak Windowseko bertsioaren gainean izango dira.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa. Homologazio kodea: 1568348029.

Babesleak

Etiketak

datu espazialak, lurraldea, estatistika, QGIS, Eibar, udazkeneko ikastaroak, UEUren Ikastetxe Nagusia, Markeskoa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.