Ikastaroak :: Argazkigintza

Argazkigintza digitala

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 21.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2009(e)ko irailaren 21a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2009(e)ko urriaren 5a

Badira zenbait urte digitalizazioa gure egunerokotasunean dugula. Argazkigintzari dagokionez ere, urte batzuetatik hona aldaketa handiak izan dira kamera digitalek analogikoei lekua hartu dietelarik. Kamera digitalak ia denon eskuetan ikusten ditugularik ere, ez dakigu behar moduko etekina ateratzen kamera berri hauek eskaintzen dizkiguten aukerei.

Ikastaro honetan kamera digital hauen erabilpena eta atera diezaiekegun onurak aztertuko ditugu, argazkiak ordenagailura nola "jaitsi", argazki horiek nola erabili edo paperera pasa, mailez bidali, e.a.

  

Irakaslea

  • Ander Gillenea Muxika

    Ander Gillenea Muxika argazkilari profesionala da. Argazki agentzia desberdinekin egiten du lan freelance moduan eta argazkilaritza ikastaroak ematen ditu Euskal Herrian zehar.

Helburuak

Ikastaro honen helburua argazkigintza digitalaren inguruan oinarrizko ikastaro bat ematea da. Argazkigintzaren oinarrizko ezagutzak azaldu eta kamera digitalen erabileran sakonduko dugu, beren aukerei ahalik eta etekin handiena ateratzeko asmoz.

Edukiak

  • Kamera digitala
  • Diafragma - Distantzia fokala – Perspektiba - Obturadorea / Abiadura – Sentsorea - Sentikortasuna (ASA) - Objetiboa.
  • Konposaketa / Oinarrizko arauak – Enkoadratzea - Balantze zuria – Flaxa – Histograma - Artxibo motak
  • Photoshop programa

Metodologia

Ikastaroak teoriko eta praktikoa izatea du helburu, oinarrizko teoria emango dugu baina batez ere ikastaro praktiko bat egingo dugu. Kamerak eskuan harturik argazki saioak egingo ditugu, ateratako argazkiak ordenagailuetara sartu eta ordenagailuan ditugun erabilera aukerak ikusiko ditugu.

Kamera piztu aurretik hasi eta argazkia atera, ordenagailuan sartu, ordenagailuan editatu eta paperera pasa zein mailez nola bidaltzeko prozesua landuko dugu, besteak beste.

 

Ordu gehienak praktikoak izango dira, ikasle bakoitzak bere kameraz gain ordenagailu bat izango bait du.

 

Nori zuzendua

Ikastaro hau gaian interesa duen orori eta argazki kamera digital bat duen edonori zuzenduta dago. Argazkigintza munduan sartu nahi duen ororentzat oinarrizko ikastaroa izango da

  

Babesleak

  • ez dago

Etiketak

argazkigintza, nafarroa, ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.