Ikastaroak :: Artea , Ikuskizunak
Dantza eta antzerkia elkartzen duen lan modu bat miatuko duen ikastaro honek, antzezle artisauari arte-ikerketa arduratsu eta sakona egiteko aukera ahalbideratuko dio. Jende multzo baten artean talde bat osatzeko tresnak ere garatuko ditugu.
Ikastaroa hiru egunetan jarraian, modu trinkoan, emango da: apirilak 10, ostirala (18:00-21:00), larunbata apirilak 11 eta igandea apirilak 12 (10:00-14:00 ordutegian).
Ikastaro hau Oihaneder Euskararen Etxearekin elkarlanean antolatu da.
Bartzelonan egin zituen bere dantzako ikasketak eta bertan gelditu zen Moreno Bernardirekin lan egiteko. Geroztik antzerkian ere aritu da Obra Theatre-rekin eta Bebeto Cidrarekin, Idoia Zabaletarekin, Porpol-ekin lan egin du. Orain Parasite eta NUI kolektiboen barru dago eta Gasteizen Baratza aretoa ireki du (arte eszenikoentzako errekurtso aretoa) Unai Lopez de Armentiarekin batera.
(Gasteiz, 1978) Londres-eko Rose Bruford Unibertsitateko Europar Antzerkian lizentziatua. Obra Theatre, Parasite Kolektiboa eta New International Encounter konpaniekin egiten du lan. Sala Baratza Aretoko zuzendaria da.
Lanaren oinarria taldea da, baita norberaren gaitasunak sustatzeko taldeak ematen duen bultzada ere. Testuinguru horretan “ensembleko” kideen entzumen sentsoriala eta sentsitiboa barrurantz eta kanporantz finduko da.
Metodologia honen xedea adierazkortasun irudimentsu eta zehatza lortzea da; bidea, berriz, neutraltasunetik abiatzen da. Prozesu honen helburu orokorra da indartzea geure buruaren eta gure gorputzen (libido) arteko komunikazio psikofisikoa eta berraurkitzea norberak duen naturaltasun intuitiboa.
Lanabesak
Gimnastika, musikaltasuna, erritmoa, adorea emateko eta entzuteko erne egotea, joko dramatikoa, Capoeira eta akrobazia, bultzada, denbora eta espazioa, barruko eta kanpoko akuiluak, memoria, testua, irudiak, objektuak (bolak, makilak...), barrea eta isiltasuna, besteak beste.
Lan arloak
Koordinazioa, zalutasuna, malgutasuna, etamina, zentroaren indarra, gorputza lerrokatzea, oreka, arnas egitea eta entzutea, energia, ahotsa eta erresonantzia, gorputz eta aho artikulazioa, neutraltasuna eta eraldaketa, konplizitatea, espazioaren kontzientzia, herabetasunik eza, arriskua eta konfiantza, norberaren sormen jarioa, gorputz-irudimena, zehaztasuna, presentzia, eta abar.
Ikastaro erabat praktikoa da.
Programa hau talde lan fisikoa eta ikerketa gustuko dituzten antzezle, dantzari, koreografo eta zuzendarientzat da.