Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza

Euskararen historian barna: uste dugunetik dakigunera. (Mintegia)

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 16.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko otsailaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko otsailaren 23a

Genetikaren ikuspegitik hizkuntza isolatua izateak aspaldi ireki zien bidea euskararen izaerari eta historiari buruzko hainbat usteri eta proposameni: XVI-XVII. mendeetako historialarien hipotesiez geroztik, euskal herritarrek zein kanpotiko ikertzaileek hainbat proposamen egin dituzte euskararen ustezko berezitasunaz, jatorriaz, antzinako hedaduraz, bilakabideaz eta abarrez. XX. mendean, hizkuntzalaritza estandarraren metodoak gurera iritsi zirenean, aurretik egindako proposamen gehienak funtsik gabekoak zirela ikusi zen; baina, dagoeneko hain zeuden hedatuta, non oraindik ere entzun baitaitezke. Mintegi honen helburu nagusia da euskara hizkuntza gisa eta euskararen historia hobeto ezagutaraztea. Horretarako, azken hamarkada eta urteotan Euskal Filologiak eta Hizkuntzalaritzak lortutako emaitzak izango ditugu oinarri, hainbat gairen inguruko ikerketaren egungo egoera eta azken emaitzak aurkezteko: zer berezitasun du euskarak hizkuntza gisa? Zer proposatu izan da euskararen ustezko berezitasun hori defendatzeko? Zer esan dezakegu ziurtasunez euskararen historiaz? Zein dakigu euskararen barne-bilakabideaz? Eta euskarak galdu duen lurraldeaz? Hain handiak al dira euskalkien arteko ezberdintasunak? Zer leku dute Arabak, oro har, eta Gasteizek euskararen eta euskalkien historian?

Mintegia bi orduko 8 saiok osatzen dute, saio hauek hileko azken asteartean emango dira: otsailak 24, martxoak 24, apirilak 21, maiatzak 26 (ekaina-uztaila-abuztuan ez da saiorik emango), irailak 29, urriak 27, azaroak 24 eta abenduak 22.

Mintegi osoan (2015eko otsailetik-abendura) edota saio bakarrean eman dezakezu izena (ikusi argibideak azpian).

 

Mintegi hau Oihaneder Euskararen Etxearekin eta Aziti Bihia Hizkuntzalari eta Filologoen elkartearekin elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.

Egitaraua

2015-02-24

Ordua Edukiak Irakaslea
18:30-19:30

Usteak erdia ustel: euskara ez arraro, ez bakartu, ez zahar.

Eskuratu hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena.

19:30-20:30

Euskararen ustezko ahaideak mendez mende.

Eskuratu hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena.

 

Ikusi hemen lehen saio honen grabaketa: 1. saioa

2015-03-24

Ordua Edukiak Irakaslea
18:30-19:30

Euskararen historiaurrea(k) edo zer eta zertarako berreraiki.

19:30-20:30

Euskararen hotsak: orain eta lehen, han eta hemen.

Eskuratu hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena.

 

Eskuratu hemen bigarren saioaren grabaketa: 2. saioa.

2015-04-21

Ordua Edukiak Irakaslea
18:30-20:30

Betiereko euskara eta hizkuntz aldaketa: Morfologiaren eta sintaxiaren (h)istori(o)ak.

Eskuratu hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena.

Eskuratu hemen hitzaldian erabilitako ariketak.

2015-05-26

Ordua Edukiak Irakaslea
18:30-19:30

Euskalkien historiaz.

Eskuratu hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena eta eskuorria.

Ikusi hemen saio honen bideoa: 4. saioa

19:30-20:30

Euskararen ibilbidea bere hego-mugan zehar.

Eskuratu hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena.

2015-09-29

Ordua Edukiak Irakaslea
18:30-20:30

Zazpigarren Alabaren euskararen bila.

Eskuratu hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena.

Ikusi hemen saio honen grabaketa: 5. saioa (laster eskuragarri)

2015-10-27

Ordua Edukiak Irakaslea
18:30-20:30

Euskararen historian barrena testuak bidaide: zer (ez) diote lekukotasunek euskara zaharraz?

Eskuratu hemen hitzaldi honetan erabilitako eskuorria eta aurkezpena.

Ikusi hemen saio honen grabaketa: 6. saioa (laster eskuragarri)

2015-11-24

Ordua Edukiak Irakaslea
18:30-20:30

Arabako euskaraz. Testuetako ezaugarriak aztergai.

2015-12-22

Ordua Edukiak Irakaslea
18:30-20:30

Begiak ez gaitzala tronpa: zer (ez) den filologia.

Matrikulaziorako argibideak

Mintegi osoan izena emateko:

  • prezioa: 49,00€
  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Saio baten izena emateko:

  • Egitarauan klikatu zuk aukeratutako saioan dagoen 'matrikulatu' aukeran.
  • Hitzaldiaren orrira eramango zaitu. Bertatik egin dezakezu izen ematea.
  • Prezioa: orokorra 14,00€ / ikasle eta langabetuak: 12,60€ / UEUko kideak 10,50€

Etiketak

Gasteiz, ikastaroa, Oihaneder Euskararen Etxea, mitoak

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.