Ikastaroak :: Sexologia

Gazteak, sexua eta sare sozialak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko otsailaren 2a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko apirilaren 30a

Ikastaroa bertan behera geratu da

Nafarroako Gobernuak homologaturiko ikastaroa da.

Gaur egun, sare sozialak guztiengan baina batez ere gazteengan komunikazio bide garrantzitsu bat bihurtu dira. Honek, bere alde positiboak eta negatiboak ditu. Gazteak, libreago sentitzen dira pentsatzen eta sinisten dutena adierazteko. Zein dira honen ondorioak? Zein eragin dute komunikabide berri hauek gazteen harremanetan? Sexismoa gutxitu edo areagotzen dute?

Irakasleak

Helburuak

  • Sare sozial eta gazteriaren erabilerari buruzko ezagutza eskaintzea.
  • Sexualitate eta genero ikuspuntutik sare sozialen erabilera eta funtzioen azterketa.
  • Indarkeria sexista forma berrien azterketa.
  • Baliabideak ematea gazteek sare sozialen erabilera on bat egiteko.

Edukiak

1. Sare Sozialak.2. Gazteriaren errealitatea.

  • Gazteria, sexualitate, genero eta sare sozialak.
  • Tuenti: Erabilera orokorra.
  • Indarkeria Sexista Tuenti bitartez.
  • Adibide bizia: Sexu eta genero informazio eta aholkularitza zerbitzua Tuenti bitartez.

3. Baliabideak

Metodologia

Teoriko – Praktikoa. Dinamika parte-hartzaileen bidez landuko dira gaiak eta praktika batzuk sare sozialetan egingo dira.

Nori zuzendua

Tailer hau heziketa eta gazteria arloarekin harremanetan dagoen edo interesa duen edozein pertsonari dago zuzendua (elkarteetako bolondres, langile, hezitzaile, guraso, begirale, ikasle...)

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.org, (Edurne).

Etiketak

sare sozialak, generoa, gazteria, indarkeria sexista, indarkeria

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.