Ikastaroak :: Hezkuntza

Eskola libre eta demokratikoak: gizarte aldaketarako tresna eta gako.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko otsailaren 2a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko martxoaren 11a

Ikastaroa bete egin da. Taldea sortuz gero, ikastaroa berriro eskainiko dugu (ikus data berriak).

Hezkuntza ez da gizarte sistematik eta haren balio eta helburuetatik aparte uler daitekeen zerbait. Aitzitik, sistema mantenduko duen herritarra fabrikatu/doktrinatzeko eginkizunean hezkuntza-sistemak daukan zeregina funtsezkoa eta ezinbestekoa da. Horrela, egungo sistemaren gaineko hausnarketa egitea zinez garrantzitsua da, bertako heldu/haur arteko harremana osasuntsuagoa eginez, haurra benetako protagonista duen eskola demokratikoagoa sortze aldera.

Irakaslea

  • Ane Ablanedo Larrion

    Unibertsitateko irakaslea (UPPA, NUP). Haur-prebentzioan espezialista. Eskola alternatibo eta pedagogia librearen gaian formatzailea. Hizlari eta artikulugilea. UEUkidea.

Helburuak

  • Indarrean den hezkuntza-sistemaren gaineko hausnarketa ahalbidetzea.
  • Hezkuntza-irakaskuntza prozesua osasuntsuagoa egiteko gakoak ezagutzea.
  • Pedagogia berriak eta eskola eredu ezberdinak ezagutzea.
  • Sistemaz kanpoko eskola eredu ezberdinak ezagutzea.
  • Sistema barneko eskola ere barnetik hobetu ahal izateko klabeak jakitea.

Edukiak

  1. Egungo hezkuntza-sistemaren gaineko hausnarketa. Harekiko diskurtso kritikoa.
  2. Hezkuntza-sistemaren historia laburra.
  3. Hezkuntza eta ideologia. 
  4. Sistema. Bere egitekoa. Hezkuntza sistemaren funtzioa Herri menderatuetan.
  5. Heziketa. Zer da? Doktrinatzea vs.hazten laguntzea.
  6. Sistemaren esanahia. 
  7. Sozializatzea=eskolatzea?
  8. Hezkuntza osasungarriago baterako gakoak.
  9. Hezitzailearen egitekoa.
  10. Haurra prozesuaren protagonista. Bere erritmo, garapen-une eta indibidualtasunarekiko errespetua.
  11. Umearentzako giro egokiak / egokituak.
  12. Beste eskola mota bat posible da.
  13. Pedagogia berritzaileak. Freinet, Freire, Ferrer i guardia, Montessori, Ivan Illich, Neill.
  14. Sistemaz kanpoko eskola alternatiboen historia laburra. Eskola eredu konbentzionala aldatzen duten errealitate batzuk: Summerhill, Pesta....
  15. Euskal Herriko eskola "alternatibo" ezberdinak. Ikastarora eskola hauetako baten arduradunen bat etorriko zaigu beren proiektuaren berri ematera.
  16. Eta sistema barruan? Hor ere aldaketa posible.

Metodologia

Irakaslearen saio teorikoekin batera, taldeko eztabaidak/ hausnarketak/ dinamikak ere izanen du tokia. Gainera, bi orduko atelier praktikoa burutuko da ikastaroan zehar.

Nori zuzendua

Maisu-maistra eta irakasleei. Haur-hezitzaileei. Eskolatzeko adina duten haurren gurasoei, eta interesa duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.org, (Edurne).

Etiketak

Iruñea, Nafarroako ikastaroak, hezkuntza, eskola, hezitzaileak, ikasketa prozesuak, eskola alternatiboak

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.