Ikastaroak :: Osasuna, Biologia eta Natur Zientziak, Botanika

Sendabelarrak eta etnobotanika Euskal Herrian: jakituria tradizionaletik pentsamendu zientifikora.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 18.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko otsailaren 2a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko martxoaren 30a

Ikastaroa bi larunbatetan izango da: maiatzaren 9an eta 16an.

Bi egunetan zehar Euskal Herriko herri-medikuntzan garrantzitsuenak diren sendabelarrei buruzko jakituria ikuspuntu teoriko zein praktikotik abiatuta landuko ditugu.

Irakasleak

Helburuak

  • Gure inguruan arruntenak diren sendabelarrak identifikatzen ikasi, horiek modu egokian erabili ahal izateko beharrezkoa den jakituriarekin batera. Euskal Herriko etnobotanikari buruzko, hau da, tradizioz erabiltzen diren landareei buruzko nozio orokorrak barneratu.
  • Hartutako sendabelarrak manipulatzen ikasi ukenduak, infusioak etab egiteko.
  • Osasungintzarekin erlazionatutako hainbat gairen inguruko eztabaida sustatu.
  • Zientziak arlo honetan izan duen ekarpenaren inguruan hausnartu.

Edukiak

Ikastaro honek sendabelarren erabilera tradizionala izango du abiapuntu. Euskal Herrian azken hamarkadetan burututako etnobotanika eta etnografia ikerketa ezberdinek, gure herri-medikuntzan garrantzia duten sendabelarrei buruzko informazio ugaria eskaintzen digute. Jakituria tradizional horretatik abiatuta, gure inguruko baso eta baserri eremuetan ohikoak diren sendabelarrak identifikatzen ikasiko dugu. Horrez gain, landareak modu egokian aplikatu ahal izateko beharrezkoak ditugun infusio, ukendu, enplastu edota kremak egiten ikasiko dugu, baita sendabelar bakoitzaren erabilerarekin zerikusia daukaten beste ezagupen batzuk ere.

Guzti horrekin batera, ikastaroan zehar osasungintzari buruzko hausnarketa orokorra landuko dugu. Besteak beste, honako gaiak jorratuko ditugu: medikuntza sistema ezberdinen arteko (herri-medikuntza, medikuntza alternatiboak, medikuntza ofiziala) ezberdintasunak eta gatazkak; plazeboa, magia eta erritualak inguruko eztabaida; guzti horri buruz ikuspegi zientifikoak ematen digun irakurketa.

Metodologia

Ikastaroa bi zatitan banatuko da.

Alde batetik, mendi irteera bat egingo da kantauri isurialdeko baserri eremu batean zehar. Mendi irteeran zehar landareak bertatik bertara ikusi, identifikatzen ikasi eta espezie bakoitzari buruzko informazio etnobotanikoa jasoko dugu. Irteera zailtasun ertainekoa izango da, beraz, komeni da arropa aproposa eramatea eta prestakuntza fisiko minimo bat edukitzea.

Beste alde batetik, bigarren egunean gelan egongo gara. Goizean, sendabelarrak prestatzeko hainbat errezeta (enplastu, ukendu, infusio...) landuko ditugu, eta ondoren, egun bietan zehar ikusitako kontzeptu ezberdinen errepasoa eta eztabaida.

Nori zuzendua

Sendabelarretan interesa duen pertsona guztiei zuzendutako ikastaroa da. Bai eta euren funtzioa zein den ikasteko eta nola maneiatzen diren ikasteko interesa dutenontzat.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera eginda.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1568348010

Babesleak

Etiketak

herri medikuntza, osasuna, magia, ukenduak, infusioak, belarrak, landareak, UEUren Ikastetxe Nagusia, udaberriko ikastaroak, Markeskoa

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.