Ikastaroak :: Argazkigintza
Ikastaro honetan dokumentalgintzaren nondik norakoak aztertuko ditugu (zer den, estiloak, kontakizuna egiteko moduak, eta abar). Lan dokumentalak soseguz egindako kontakizunak izaten dira. Beste ezaugarri bat ere izaten dute: errealitateari norbere interpretazioa ematea. Beste era batera esanda: argazkilariak bere ikuspuntua emateak garrantzi handia du. Ikastaroan sormen-prozesuaren faseak aztertuko ditugu; hasierako erabakietatik abiatuta, ediziora arteko pauso guztiak. Argazkien mundua gogoko baduzu eta istorioen berri ematea atsegin baduzu, izena eman beharko zenuke ikastaro honetan.
ikastaroa astearteetan emango da, ondoko datetan: otsailak 17, 24 eta martxoak 3, 10, 17 eta 24.
Ikastaro hau UEU eta Oihaneder Euskararen Etxearen artean elkarlanean antolatu da.
Informazio osagarria: ikusi ikastaro honen aurreko saio bateko ikasleek egindako lanak.
Argazkilaria. Itzal handiko argazkilariak izan ditu irakasle eta hainbat liburu argitaratu ditu.
Oinarri teorikoa:
Alde praktikoa:
Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da.
Aldez aurretik oinarrizko ikastaroren bat eginda izatea oso komenigarria da. Dena dela, nahikoa da ikasleak bere kamera erabiltzen jakitea.
Irakaslea bakoitzaren mailara moldatzen saiatuko da, ikaslearen maila edozein dela ere.
Ikastaroan parte hartzeko adinez nagusia izatea beharrezkoa da, adin txikikoen kasuan, kasuan kasu onartuko da (ikusi UEUren matrikulazio araudia), beti ere gurasoen baimena tarteko.