Ikastaroak :: Argazkigintza

Argazkigintza dokumentala.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko urtarrilaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko otsailaren 15a

Ikastaro honetan dokumentalgintzaren nondik norakoak aztertuko ditugu (zer den, estiloak, kontakizuna egiteko moduak, eta abar). Lan dokumentalak soseguz egindako kontakizunak izaten dira. Beste ezaugarri bat ere izaten dute: errealitateari norbere interpretazioa ematea. Beste era batera esanda: argazkilariak bere ikuspuntua emateak garrantzi handia du. Ikastaroan sormen-prozesuaren faseak aztertuko ditugu; hasierako erabakietatik abiatuta, ediziora arteko pauso guztiak. Argazkien mundua gogoko baduzu eta istorioen berri ematea atsegin baduzu, izena eman beharko zenuke ikastaro honetan.

ikastaroa astearteetan emango da, ondoko datetan: otsailak 17, 24 eta martxoak 3, 10, 17 eta 24.

 

Ikastaro hau UEU eta Oihaneder Euskararen Etxearen artean elkarlanean antolatu da.

 

Informazio osagarria: ikusi ikastaro honen aurreko saio bateko ikasleek egindako lanak.

Irakaslea

Helburuak

  • Irudien bidez ideiak adieraztea.
  • Lan dokumental bat egiten ikastea.
  • Norbere estiloa bilatzea.
  • Sormena bultzatzea.

Edukiak

Oinarri teorikoa:

  • Dokumentalgintza klasikoa.
  • Gaur eguneko dokumentalgintza.

Alde praktikoa:

  • Gaiari nola heldu eta lana nola burutu aztertuko dugu.
  • Ideiak irudi bihurtzeko hainbat era ikusiko ditugu.
  • Argazkiak antolatzen ikasiko dugu.
  • Koherentzia eta estiloa bilatzen saiatuko gara.

Metodologia

Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da.

Nori zuzendua

Aldez aurretik oinarrizko ikastaroren bat eginda izatea oso komenigarria da. Dena dela, nahikoa da ikasleak bere kamera erabiltzen jakitea.

Irakaslea bakoitzaren mailara moldatzen saiatuko da, ikaslearen maila edozein dela ere.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Ikastaroan parte hartzeko adinez nagusia izatea beharrezkoa da, adin txikikoen kasuan, kasuan kasu onartuko da (ikusi UEUren matrikulazio araudia), beti ere gurasoen baimena tarteko.

Etiketak

dokumentalgintza, Gasteiz, ikastaroa, kontakizuna, sormena

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.