Ikastaroak :: Informatika

NoSQL datu-baseak. MongoDB

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko otsailaren 2a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko apirilaren 14a

Ikastaroa larunbatetan izango da: apirilaren 18an eta 25ean.

NoSQL datu-baseak interesa pizten ari dira azken boladan. Izan ere, datu-base erlazionalak ez bezala, NoSQL datu-baseak bereziki ongi egokitzen dira datu-masa handiak (“Big data”) biltegiratzeko eta kudeatzeko orduan. Datu-masa handiak prozesatzeko erabiltzen diren konputazio-arkitektura banatu berrietan (Hadoop, Spark, Storm eta abar), non prozesaketa hainbat nodotan modu paraleloan gauzatzen baita, NoSQL datu-baseak ezinbesteko suertatzen dira datu kopuru erraldoi horiek biltegiratzeko, konsistentzia mantentzeko eta datuok hainbat nodotatik aldi berean eskuratzeko eskaintzen duten erraztasun eta eraginkortasunari esker.

Ikastaroan datu-base hauek aurkeztuko dira, haien ezaugarri nagusiak azalduz, eta laborategi-praktikak egingo dira MongoDB NoSQL datu-basea erabiliz.

Irakaslea

  • Zuhaitz Beloki Leitza

    Informatikan Ingeniaria da. Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra. Gaur egun, Ixa taldean ikerlari lanetan dabil eta doktorego-tesia egiten ari da.

    Twitter: @zbeloki

Helburuak

Ikastaroaren helburuak hauek dira:

  • Datu-base erlazionalen eta NoSQL datu-baseen arteko desberdintasunak ezagutzea.
  • NoSQL datu-baseen ezaugarri nagusiak zein diren azaltzea.
  • NoSQL datu-base sistema ezagunenak aurkeztea (MongoDB Cassandra, CouchDB etab.).
  • MongoDB datu-base sistema erabiltzen ikastea.

Edukiak

Ikastaroan gai hauek jorratuko dira:

1. Sarrera.

2. NoSQL datu-baseen ezaugarriak.

3. Desberdintasunak eredu erlazionalaren aldean.

4. NoSQL sistema ezagunenak.

5. MongoDB.

  • Datu-eredua.
  • CRUD eragiketak.
  • Indizeak.
  • Bestelako ezaugarriak: erreplikazioa (replication) eta partizionatze horizontala (sharding).
  • Praktika I: oinarrizko erabilera.
  • Praktika II: MongoDBren APIa Java eta Python lengoaietarako.

Metodologia

Ikastaroa bi zati nagusitan banatuko da. Lehenengo zatian, NoSQL sistemak aurkeztuko dira ikuspuntu teoriko batetik, eta ohiko eredu erlazionalaren aldean zein abantaila eta zer desabantaila eskaintzen dituzten azalduko da. Bigarren zatian, NoSQL sistema jakin bat aurkeztuko da modu sakonagoan: MongoDB. Sistema hori ulertzeko eta erabiltzen ikasteko, ikuspuntu praktikoa emango zaio ikastaroari. Praktiken helburua bikoitza izango da: batetik, MongoDBren oinarrizko eragiketak eta kudeaketa egiten ikastea, eta, bestetik, Java edo Python programazio-lengoaia eta MongoDB erabiliz aplikazio bat garatzea.

Nori zuzendua

NoSQL datu-baseak ezagutzeko interesa duen edonori. Datu kopuru handiekin lan egiteko edo sistema banatuak ezartzeko asmoa edo beharra duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1568348008

Babesleak

Etiketak

datuak, big data, erlazionalak, konputazio-arkitektura, erreplikazioa, Java, Python, UEUren Ikastetxe Nagusia, Markeskoa, eibar, udaberriko ikastaroak

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.