Ikastaroak :: Argazkigintza

Argazki-edizioa

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko otsailaren 2a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko apirilaren 20a

Ikastaroa asteazkenetan izango da: apirilaren 22an, 29an, maiatzaren 6an eta 13an.

Jende gehienak argazkiak atera ondoren, amaitutzat ematen du sormen-prozesua eta asko jota ukitu digitala egiten du. Baina nork bere burua argazkilaritzat hartzeko, beste pauso bat ematea nahitaezkoa da. Urrats hori lana editatzea izango litzateke. Hau da: argazkiak ondo aukeratzea, antolatzea eta aurkeztea.

Argazkilari askok irudi ederrak egiten dituzte, baina gero ez dakite lana behar bezala erakusten. Ideiei eta materialei forma txukuna ematen ez jakitea penagarria da, akats horrek ikaragarri ahultzen baitu argazkilarien gaitasuna eta distira. Ezjakintasun hori asko zabaldutako gaitza denez, ikastaro hau hutsune hori betetzera dator.

Irakaslea

Helburuak

  • Argazki onak eta kaxkarrak bereiztea.
  • Garrantzizko ideiak indartzea.
  • Kontakizunaren haria eratzea.
  • Ohiko egiturak ezagutzea.
  • Ezohiko egiturak erabiltzera ausartzea.
  • Norbere lana aberasteko eta indartzeko baliabideez jabetzea.

Edukiak

Teoria:

  • Irudi-elkarketak.
  • Edizioari buruzko definizio ugari.
  • Kontuan hartu beharreko ideiak: erritmoak, loturak, etab.

Praktika:

  • Irakaslearen egikera.
  • Ikasleen argazkien ezaugarriak eta material hori aurkezteko aukerak.

Metodologia

Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da.

Nori zuzendua

Argazkilariei eta argazkizaleei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Ikastaroan zehar ez dugu argazkirik egingo. Aurrez egindako lan bat (erreportajea, lan artistikoa edo dena delakoa) edo argazki multzo bat ekartzea komeni da, gelan aztertzeko ―eta eraldatzeko beharbada―.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1568348006

Babesleak

Etiketak

argazkigintza, edizioa, UEUren Ikastetxe Nagusia, Markeskoa, eibar, udaberriko ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.