Ikastaroak :: Itzulpengintza, Informatika

Ordenagailuz lagundutako itzulpena: hainbat aukera

  • Hasiera-data: 2015(e)ko martxoaren 10a
  • Amaiera-data: 2015(e)ko martxoaren 31a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astelehena-ostirala. 0:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko otsailaren 2a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko otsailaren 27a

Ikastaroa bete egin da, eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara baina ez egin matrikularen ordainketa.

Ikastaro hau erabat on line da, ez dauka aurrez aurreko saiorik.

Itzulpengintzaren alorra etengabe aldatzen ari da. Ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresnez gain, Interneten hainbat baliabide aurki daiteke, lana erraztu eta hobeto egiteko. Ikastaro honetan tresna eta baliabide horiek aurkeztuko dira.

Irakasleak

Helburuak

  • OLI tresna batzuen ideia orokorra hartzea: SDL, Wordfast, Anaphraseus, OmegaT.
  • Itzulpen-memorien funtzionamendua ulertzea.
  • Interneteko baliabideak bilatu eta OLI tresnetan erabiltzen ikastea.

Edukiak

  • Kontzeptu orokorrak: itzulpen-memoria, glosarioa, segmentazioa OLI vs itzulpen automatikoa...
  • OLI tresnaren aukeraketa: editorean txertatuta? Aparteko aplikazioa? Kontuan izan beharrekoak.
  • OLI tresna batzuk: SDL, Wordfast Classic, OmegaT, Anaphraseus, Wordfast Pro.
  • Interneteko baliabideak.

Metodologia

Ikastaroa e-learning motakoa izango da. UEUren ikasgela birtualaren bidez emango da eta ez du aurrez-aurreko saiorik izango. Ikaskuntza-irakaskuntza metodologiaren bidez ikasleen parte-hartzea bultzatuko da.

Nori zuzendua

Itzulpengintzan hasi nahi duen edozein profesional edota normalean itzulpen-tresna bakarra erabiltzen duten itzultzaileei zuzenduta.

Matrikulaziorako argibideak

Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.

Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.

Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

  • Ikastaroa on-line izango denez, ezinbestekoa da nork bere ordenagailua, posta elektronikoa eta Internet konexioa izatea.
  • Informatikako oinarrizko ezagutza ere beharrezkoa izango da eta aztertuko diren tresna batzuen baldintza teknikoak direla-eta, Windows sistema eragilea edukitzea ezinbestekoa izango da eduki guztiak landu ahal izateko.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa. Homologazio kodea: 1568348001

Babesleak

Etiketak

Itzulpengintza, itzulpen-tresna, OLI, UEUren Ikastetxe Nagusia, udaberriko eskaintza, eibar

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.