Ikastaroak :: Komunikazioa, Psikologia

Emozioak eta norberaren gaitasunen lanketa sakontzen

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko otsailaren 2a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko apirilaren 14a

Ikastaroa larunbatetan izango da: apirilaren 18an eta 25ean.

Jendaurrean dabiltzan gehienek, nahiz kulturalki zereginak ezberdinak izan, antsietate-mailaren bat bizi ohi dute. Adibide gisa, kontzertuetan parte hartu dutenek, irakasleek edo epaimahaietan parte hartu duenak badaki ezohikoa dela beldur eszenikoaren sintomarik ez duen norbait aurkitzea. Ekintza baten aurrean tentsio-maila jakin bat bizitzeak emaitza hobetu dezakeela badakigu, baina, urduritasuna gure kaltetarako denean, beharrezkoa da eragin ez desiratua gainditzeko baliabideak eskuratzea. Eskoletara gero eta ikasleria tirabiratsuagoa datorkigu: maitasun falta, konfiantza falta, antsietatez gainezka… Geure buruarengan ziurtasuna sendotzeak gainontzekoen eragina positiboki baliatzeko aukera emango digu.

Une konkretu horretan lasaiago eta ziurtasun gehiagoz sentitzea lor genezake, jarrera aldatzen lagunduko diguten tresna batzuk praktikan jarriaz. Gure egunerokotasunean ez al ditugu honelako une asko? Ez ote litzateke interesgarria egunero sentitzea ziurtasuna, egunero lasai eta zentratuta egotea?

Ikastaro honetan zuzeneko edozein saiotan gure esperientzia hobetzeko errekurtsoak landuko ditugu. Errekurtsook entrenamendu mentalaren zenbait teknikatan oinarritzen dira: erabateko arreta, bat-bateko eboluzioa, benetan dena maitatu, ametsak, PNL, yoga, sofrologia, barkamen erradikala, psikologia positiboa, transgenerazionala, eta abar.

Irakaslea

  • Urko Arozena Muxika

    Musikeneko eta Hernaniko Musika Eskolako perkusio-irakaslea. Entrenamendu Mentalean aditua. UEUkidea.

Helburuak

  • Gure bizitza gure pertzepzioen araberakoa dela konturatzea.
  • Besteen aurrean bikain sentitzeko bideak ikastea, dena ongi dagoela ohartuta.
  • Geure burua hobeto ezagutu, onartu eta maitatzea.
  • Zoriontsua izateko bide eraginkorra ezagutzea.

Edukiak

Ikastaroan gure bizi-kalitatea nabarmen hobeagotzen lagun dezaketen tresnak ikasiko ditugu:

  • Geure burua barkatzen eta maitatzen lagunduko diguten tresnak.
  • Besteen aurrean gure burua eta gure proiektuak ziurtasunez defendatzeko tresnak.
  • Zoriontsu izaten lagunduko diguten tresnak.
  • Estresa desagerrarazten lagunduko diguten tresnak.
  • Barru-barrutik desio dugun bizitzaren bila motibazioz gainezka joateko tresnak.
  • Gure sinesmenak, beraz bizitzaren pertzeptzioa aldatzeko tresnak.
  • Beldur eszenikoa gainditzeko tresnak.
  • Kideekin eduki genitzakeen gatazkak baretu eta konpontzeko tresnak.
  • Inguruko energiak gure alde jartzen ikasteko tresnak.
  • Benetan nahi duguna zer den jakiteko eta eta horren bila joateko tresnak.
  • Gure memoria nabarmen hobetuko duten tresnak.
  • Gure gorputza energiaz betetzen lagunduko duten tresnak.
  • Gure gorputza indarberritzen lagunduko duten tresnak.
  • Humanoagoak izaten lagunduko diguten tresnak.
  • Gure burua errespetatzen eta aldi berean ingurukoak errespetatzen lagunduko diguten tresnak.
  • Azkarrago eta sakonago ikasten lagunduko diguten tresnak.
  • Orainean bizitzearen onurak.
  • Gure inkontzientearekin harremanetan jartzeko bideak.
  • Fisika kuantikoaren sarrera eta kontzientzia.

Metodologia

Ariketa praktikoak eginez zenbait esperientzia biziarazi eta horiek nola kudeatu irakatsiko da. Nahiz azalpen teorikoak ere eskaini, praktikari emango zaio garrantzia. Ikasleen arazoak ere landuko dira: beldurrak, gaueko ametsak, amesgaiztoak, sinesmenen onurak, arazoen jatorria, eta abar.

Nori zuzendua

Indartu eta beldurrak gaindituz bizi-kalitate bikaina lortu eta zoriontsua izateko bide eraginkorra ezagutu nahi duen edonori.

Oharra: Lehentasuna izango dute UEUk antolatutako Emozioak eta norberaren gaitasunak lantzen (oinarrizko ikastaroa) egin dutenak.

Matrikulaziorako argibideak

Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.

Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.

Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org, (Mari Karmen).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1568348009

Babesleak

Etiketak

pentsamenduak kudeatu, sinesmenak landu, autoezagutza, UEUren Ikastetxe Nagusia, udaberriko ikastaroak, eibar, Markeskoako eskaintza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.