Ikastaroak :: Hezkuntza, Informatika

Moodle-ren oinarrizko erabilera

  • Hasiera-data: 2015(e)ko apirilaren 14a
  • Amaiera-data: 2015(e)ko maiatzaren 19a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 0:00/24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko otsailaren 2a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko apirilaren 10a

Ikastaroa on line izango da. Ikasgelako saio bi izango ditu, ikastaroaren hasiera-egunean, apirilaren 14an, 17:30etatik 19:30etara lehenengoa, eta ikastaroaren amaieran bigarrena.

Moodle ikasgela birtualak sortzeko web aplikazio ezagunenetakoa da gaur egun. Hezkuntza-testuinguru guztietan ari da erabiltzen eta gero eta zabalkunde handiagoa du nazioartean nahiz gurean.

Ikastaroaren helburu nagusia Moodle-ren oinarrizko ezagutza eskuratzea da, bereziki alderdi praktikoari erreparatuz. Horretarako, ikastaroan zehar parte-hartzaile bakoitzak bere jakintza-esparruko ikasgai bat molde birtualean eskaini ahal izateko lehenbiziko saiakera egin beharko du.

Plataformaren aurkezpen labur baten ostean, Moodle-ren osagai nagusiak aztertuko ditugu: baliabideak, jarduera-moduluak eta blokeak. Aztertu ahala, praktikak egingo ditugu.

Irakasleak

  • Abel Camacho Romero

    Euskal Filologian lizentziatua eta une honetan Santurtziko Udaleko prestakuntza-teknikaria. Euskara ikasteko materialen idazlea. Irakasleen prestatzailea didaktika eta hezkuntzarako teknologia-ikastaroetan. e-learning aholkularia. UEUkidea.

    @abel2es

  • Pedro Lonbide Lizarralde

    Psikopedagogian lizentziatua.

Helburuak

  • Moodle-k ikastaroak sortzeko eskaintzen dituen tresnak ezagutzea.
  • Parte-hartzaileei Moodle modu autonomoan erabiltzen ikasi ahal izateko baliabideak eskaintzea.

Edukiak

  • Plataformaren funtzionamendu orokorra
  • Komunikazioa bultzatzeko tresnak
    • Norberaren profila, foroak, mezuak, inkesta eta txata
  • Informazioa emateko tresnak (I): baliabideak
    • Orriak, fitxategiak, URLak, etiketak, direktorioa
  • Informazioa emateko tresnak (II): blokeak
    • Egutegia, HTML, partaideak, duela gutxiko aktibitatea, urrutiko RSS kanalak, osaketa...
  • Edukiak lantzeko tresnak
    • Glosategia eta ikasgaia
  • Ebaluazioa egiteko tresnak
    • Kalifikazioak, jarduera-txostena, osaketa-txostena, zeregina eta galdetegia

Metodologia

Ikastaroa zeharo praktikoa izango da. Moodle-ren osagaiak aztertu ahala, parte-hartzaileek praktikak egingo dituzte, on line ikastaro bat osatzeko lehenbiziko saiakera eginez. Ikasleen ikas-prozesu autonomoa bultzatu nahi da eta horretarako nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu.

Nori zuzendua

Irakasleei (hezkuntza-testuinguru guztietakoak).

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Ikastaroa on line izango denez, ezinbestekoa da nork bere ordenagailua, posta elektronikoa eta Internet konexioa izatea.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1568348003

Babesleak

Etiketak

moodle ikasgela birtuala, plataformaren funtzionamendua, UEUren Ikastetxe Nagusia, udaberriko eskaintza, eibar, Markeskoako ikastaroak, on line

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.