Ikastaroak :: Psikologia

Emozioak eta norberaren gaitasunak lantzen

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko azaroaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko azaroaren 21a

Ikastaroa larunbatetan izango da: azaroaren 29an eta abenduaren 13an.

Jendaurrean dabilen gehiengoak, nahiz kulturalki zereginak ezberdinak izan, antsietate mailaren bat bizi ohi du. Adibide gisa, kontzertuetan parte hartu, irakasle izan edo epaimahaietan parte hartu duenak badaki ezohikoa dela beldur eszenikoaren sintomarik ez duen norbait aurkitzea. Ekintza baten aurrean tentsio maila jakin bat bizitzeak emaitza hobetu dezakeela badakigu baina, urduritasuna gure kaltetarako denean, beharrezkoa da eragin ez desiratua gainditzeko baliabideak eskuratzea. Eskolak ematerakoan, gero eta urduriago datozkigu ikasleak: maitasun falta, konfiantza falta, antsietatez gainezka… Geure buruarengan ziurtasuna sendotzeak gainontzekoen eragina positiboki baliatzeko aukera emango digu.

Une konkretu horretan, lasaiago eta ziurtasun handiagoz sentitzea lor genezake, ariketa berezi batzuk praktikan jarriaz. Gure egunerokotasunean ez al ditugu horrelako une asko? Ez ote litzateke interesgarria egunero sentitzea ziurtasuna, egunero lasai eta zentratuta egotea?

Ikastaro honetan zuzeneko saioetan gure esperientzia hobetzeko errekurtsoak landuko ditugu. Errekurtsook entrenamendu mentalaren tekniketan oinarritzen dira: Batbateko eboluzioa, Benetan dena maitatu, Ametsak, PNL, Yoga, Sofrologia, Barkamen Erradikala, Psikologia Positiboa, eta abar.

Irakaslea

  • Urko Arozena Muxika

    Musikeneko eta Hernaniko Musika Eskolako perkusio-irakaslea. Entrenamendu Mentalean aditua. UEUkidea.

Helburuak

  • Gure bizitza gure pertzepzioen araberakoa dela konturatzea.
  • Besteen aurrean bikain sentitzeko bideak ikastea.
  • Geure burua gehiago ezagutu, onartu eta maitatzea.
  • Zoriontsua izateko bide eraginkorra ezagutzea.

Edukiak

Ikastaroan gure bizi-kalitatea nabarmen hobeagotzen lagundu dezaketen tresnak ikasiko ditugu:

  • Geure burua barkatzen eta maitatzen lagunduko diguten tresnak.
  • Besteen aurrean geure burua eta geure proiektuak ziurtasunez defendatzeko tresnak.
  • Zoriontsu izaten lagunduko diguten tresnak.
  • Estresa desagerrarazten lagunduko diguten tresnak.
  • Barru-barrutik desio dugun bizitzaren bila motibazioz gainezka joateko tresnak.
  • Gure sinesmenak, beraz, bizitzaren pertzepzioa aldatzeko tresnak.
  • Beldur eszenikoa gainditzeko tresnak.
  • Kideekin eduki genitzaken gatazkak baretu eta konpontzeko tresnak.
  • Inguruko energiak gure alde jartzen ikasteko tresnak.
  • Benetan nahi duguna zer den jakiteko eta horren bila joateko tresnak.
  • Gure memoria nabarmen hobetuko duten tresnak.
  • Gure gorputza energiaz betetzen lagunduko duten tresnak.
  • Gure gorputza indarberritzen lagunduko duten tresnak.
  • Humanoagoak izaten lagunduko diguten tresnak.
  • Geure burua errespetatzen eta aldi berean ingurukoak errespetatzen lagunduko diguten tresnak.
  • Azkarrago eta sakonago ikasten lagunduko diguten tresnak.
  • Orainean bizitzearen onurak.
  • Gure inkontzientearekin harremanetan jartzeko bideak.
  • Fisika kuantikoaren sarrera eta kontzientzia.

Metodologia

Ariketa praktikoak eginaz esperientzia ezberdinak bizi arazi eta horiek nola kudeatu irakatsiko da. Nahiz azalpen teorikoak ere eskaini, praktikari emango zaio garrantzia. Ikasleen arazoak ere landuko dira: beldurrak, gaueko ametsak, amesgaiztoak, sinesmenen onurak, arazoen jatorria, eta abar.

Nori zuzendua

Indartu eta beldurrak gaindituaz bizi-kalitate bikaina lortu eta zoriontsua izateko bide eraginkorra ezagutu nahi duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: mkmenika@ueu.org, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Etiketak

emozioak kudeatu, pentsamenduak landu, sinesmenak eboluzionatu, UEUren Ikastetxe Nagusia, Udazkeneko ikastaroak, eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.