Ikastaroak :: Informatika

HTML5 estandarra ikasten. Sarrera praktikoa. (MOOC ikastaroa)

  • Hasiera-data: 2014(e)ko urriaren 27a
  • Amaiera-data: 2014(e)ko azaroaren 23a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astelehena-Ostirala. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko irailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko irailaren 2a

Izen ematea irekita:  Asmoz Fundazioaren ikasgela birtualetik egin behar da.

Ikastaro hau Asmoz Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean antolatu da.

HTML estandarraren azken bertsioak, 4.01 zenbakidunak, 15 urte baino gehiago ditu jada, 1999an atera baitzen. Orduko Interneten ezaugarriei egokituta dago bertsio hori eta, beraz, gaur egungo webaren beste elementu asko (audioa, bideoa, elkarrekintza handiko aplikazioak, grafiko mugikorrak, jokoak, off line lan egiteko aukera...) ezin ditu adierazi. Horretarako hirugarrenen pluginak erabili dira orain arte (Flash, Silverlight, JavaFX...).

Azkenean W3C erakundeak prestatu du HTML formatuaren 5. bertsioa, estandar onarpenerako zain dagoena. Elementu berri mordoa dakartza: <audio>, <video> eta <canvas> (denbora errealean eta 3D-n ere marraz daitekeen pintura-oihala) etiketak, mikrofonoarekin eta webcamarekin elkarreragiteko aukera, orriaren atal ezberdinak bereizteko etiketak, formularioetan kutxa mota berriak, grafiko bektorialak edo ekuazio matematikoak zuzenean txertatzeko aukera, off line gaudenean web aplikazioek datuak gordetzeko APIa, arrastatu eta jaregiteko APIa, networking-erako APIa, geolokalizaziorako APIa...

Ikastaro honetan ezagutuko ditugu hobeto HTML 5-ek eskaintzen dituen aukera berriak, eta Interneteko nabigatzaileek jada inplementatuta dituzten atalak praktiken bidez ikasiko ditugu.

Irakasleak

Helburuak

  • HTML 5-en historia eta gorabeherak ezagutzea, W3C-ren beste estandarren testuinguruan.
  • HTML 5-en elementu eta ezaugarri berriak ezagutzea.
  • Web orriak HTML 5-en egiten ikastea adibide praktikoen bidez.

Edukiak

1.modulua: HTML5 Sarrera

2.modulua: HTML5 Ezaugarriak

3.modulua: Canvas - SVG

4.modulua: Multimedia

5.modulua: Geokokapena

6.modulua: Drag&Drop

7.modulua: Offline

8.modulua: Beste ezaugarri batzuk

Metodologia

Ikastaroak zati teoriko bat izango du non HTML 5-en historia eta ezaugarri nagusiak gainetik ikusiko diren. Gero ezaugarri horietako bakoitza sakonago ikusiko da, adibide praktikoekin. Eta Interneteko nabigatzaileek jada inplementatuta dituzten ezaugarriekin ariketak ere egingo dira, praktikan ikusteko nola erabili HTML 5 web orriak egiteko.

Ikastaro ireki eta masiboa izango da hau, bideoetan oinarritutako irakaskuntza eta ebaluazio kolaboratiboa ardatz izango dituena. Test moduko ariketak ez ezik, programatxo praktikoak ere proposatuko dira. Ikasleak bere lanaz gain, besteen lanak ere ikusi eta aztertzeko aukera izango du (besteen esperientziaz ikasiz).

MOOC ikastaroen formatua jarraituz, ikastaro hau guztiz on line emango da Asmoz Fundazioaren ikasgela birtualaren bidez.

Nori zuzendua

Modu profesionalean nahiz amateurrean web orriak eta web aplikazioak egiten dituen (edo egin nahi dituen) edonori zuzendua. Komeni da webgintzari buruzko oinarrizko ezagutza izatea eta HTML eta CSS moduko lengoaiekin esperientzia edo gutxieneko ezagutza izatea. Javascript ezagutzea eta, ahal bada, berau erabiliz web aplikazioak programatzen esperientzia izatea ere komeni da.

Matrikulaziorako argibideak

Izen ematea Asmoz Fundazioaren ikasgela birtualetik egin behar da.

Babesleak

Etiketak

HyperText Markup Language, nabigatzaileak, W3C, JavaScript, MOOC

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.