Ikastaroak :: Historia, Antropologia

Ondare kultural ez-materiala: identitatea eta imaginario kolektiboa ezagutu.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko irailaren 18a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko urriaren 24a

Ikastaro hau astelehenetan emango da, ondoko datetan: urriak 27; azaroak 3, 10, 17 eta 24.

2003ko Ondare Kultural ez-materialaren babeserako konbentzioa onartu zuen UNESCOk. Hortik aitzina, Ondare Ez-materialaren legezko kontsiderazioa Ondare Materialaren mailan ezartzeko konpromisoa hartu zuten konbentzioa sinatu zuten Estatuek. Duela zazpi urte ekin zitzaion Nafarroa Garaian Onare Ez-materialaren bilketa sistematizatuari eta ikastaro honetan bilketa honen berri emango da.

Irakaslea

  • Gaizka Aranguren Urroz

    Informazio Zientzietan lizentziatu, Europar Ikasketetan Diplomatu eta Zientzia Politikoetan doktore ikasketak egindakoa da. Ikus-entzunezko zein idatzizko komunikabide desberdinetan aritu da ardura maila desberdinetan (EITB, Canal 4, Egunkaria...), enpresa kudeaketari ekin zion arte. Albaitaritza S.A.ko kudeatzaile, Nabarralde S.L.-ko sortzaile, Euskokultur Fundazioko kudeatzaile... Egun, Labrit Multimedia S.L.ko zuzendari da, 2009. Urtean sortu zuen Ondare ez-materiala eta komunikaziogintza uztartzen duen enpresa.

    Unibertsitatea.net atarian  elkarrizketa.

Helburuak

  • Ondare kultural ez-materiala zer den azaltzea.
  • Ondare kultural ez-materiala, identitatea eta imaginario kolektiboaren arteko harremanak aztertu eta eztabaidatzea.
  • Uneotan gure inguruan jardunean dauden esparru honetako ekimenak ezagutaraztea. (www.navarchivo.com, www.memoro.org; www.ahotsak.com; ...)
  • Ondare kultural ez-materialak ekimen sozio-ekonomikoei, egun, eskain diezazkiekeen balio erantsia azpimarratu.

Edukiak

  1. Kulturgintza alorreko enpresen kudeaketa.
  2. Identitatea-nortasuna-gutasunaren sorkuntza eta beronen balio erantsia.
  3. Imaginario kolektiboa: zer da, nola osatzen da, zertan datza bere indarra.
  4. Identitatea/Imaginario kolektiboa eta ekimen sozioekonomikoen arteko harreman posible eta onuragarria.

Metodologia

  • Definiziotan eta hurbilketetan oinarritutako sarrera-hitzaldiak.
  • Kontzeptuei buruzko argiketa-eztabaida.
  • Kasu zehatzen aurkezpena eta azterketa.
  • Ikusentzunezkoen azterketa kritikoa.
  • Lan praktikoa.

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: mkmenika@ueu.org, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak homologatutako ikastaroa da hau. Irakasleek beren merezimendu baliozkotzeetan kredituak lortzeko aukera daukate.

Horretarako Departamentuak markatutako prozedurari jarraituko zaio.

Homologazioa: 2 kreditu.

Ebaluaziorako irizpideak:

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko ondoko baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

  • % 80ko asistentzia izatea (asistentzia-orrietako sinadurak hartuko dira kontuan).
  • Lan-pertsonala egitea, aurkeztea eta irakaslearen balorazio positiboa.

Etiketak

ondarea, kultur ondarea, euskal kultura, UEU, udazkeneko ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.