Ikastaroak :: Liburua eta inprimategia

Nola sortu eta saldu liburu elektronikoak

  • Hasiera-data: 2014(e)ko azaroaren 17a
  • Amaiera-data: 2014(e)ko abenduaren 12a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astelehena-ostirala. 0.00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko irailaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko azaroaren 12a

Ikastaro hau erabat on line da, ez dauka aurrez aurreko saiorik.

Azken urteetan gero eta errazagoa da liburuak idaztea, argitaratzea eta gero Internet bidez saltzea. Prozesu hori, ordea, ez da hain erraza, ondo prestatu eta zabaltzeaz gain, dirua irabazi nahi bada...

Ikastaro honetan ikasleek prozesu osoa egiten ikasiko dute: eskuizkribua, on-lineko autore bihurtu, on-line saldu, eta publizitatea egin.

Ikastaro hau Elhuyarrekin elkarlanean antolatu dugu.

Irakaslea

  • Justyna Pietrzak

    Espainiar filologian lizentziatua. Hizkuntzalaritza Orokorra eta Informazio-zientzietan lizentziatua. Hizkuntza, azterketa eta prozesamenduan masterra. Eleka Ingeniaritza Linguistikoa.

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

  • Sortu dugun edukia irakurgailu elektronikoetarako prestatzea.
  • On-line argitaratzea.
  • Liburu elektroniko horiek merkaturatzeko eta publizitatea egiteko bideak aztertzea.

Edukiak

Ikastaroan landuko diren gai nagusiak. Idaztea:

  • Zein dira zure irakurleak? Aukerak zehaztu.
  • Zer formatu aukeratu eta nola prestatu (liburu elektronikoen formatuak)
  • Azala nola prestatu eta zergatik den hain inportantea azaldu.

Argitaratzea:

  • Liburu elektronikoak erabiltzen dituzten irakurgailu elektronikoak (Kindle, iPad, Nook...).
  • Zure liburua babestea (copyrightak).
  • Erregistroa: International Standard Book Number (ISBN).

Saltzea:

  • Nola erabili sare sozialak eta Interneteko plataformak marketina egiteko (google, facebook, web, twitter, linkedin...).
  • Nola lortu kritikak eta aipamenak.
  • Saltzeko plataformak (Amazon, iBook store...).

Metodologia

Ikastaroa e-learning motakoa izango da. UEUren ikasgela birtualaren bidez emango da eta ez du aurrez-aurreko saiorik izango. Ikaskuntza-irakaskuntza metodologiaren bidez ikasleen parte-hartzea bultzatuko da.

Ikastaroa hands-on moduan egingo da; hala, ikasleak urratsez urrats gidatuko ditugu liburu elektronikoa prestatzeko prozesuan. Eduki bakoitzak badu parte teoriko bat, baita praktikak ere, ikasle bakoitzak egiteko.

Nori zuzendua

Sortzaileei. Beren edukiak zabaltzeko bideak bilatzen dituztenei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

  • Ikastaroa on-line izango denez, ezinbestekoa da nork bere ordenagailua, posta elektronikoa eta Internet konexioa izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

  Homologazio kodea: 1468348051

Babesleak

Etiketak

liburu elektronikoa, pubikazio elektronikoa, e-book, e-liburua, autoedizioa, UEUren Ikastetxe Nagusia, udazkeneko ikastaroak, eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.