Ikastaroak :: Komunikazioa, Psikologia

Familia-harremanak eraikitzen

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko irailaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko urriaren 30a

Ikastaroa larunbat hauetan izango da: azaroaren 8an, 15ean, 22an eta 29an.

Azken urte hauetan gero eta gehiago dira familiak eta eskolak eskutik helduta joan behar dutela diotenak. Zeregin horretan ezinbestekoa da komunikazio-bide eraginkorrak lortzea, bakoitzaren beharrak ezagutzeko eta behar horiei elkarrekin erantzun ahal izateko. Azken finean, haurrek, gure gizarteko ondorengo helduak izango direnek eta gure gizartea bideratuko dutenek, heziketa integrala jaso behar dute, eta horretarako komunitateko agente guztiak beharrezkoak dira, batez ere familia, bere balioak, bizipenak… transmititzeko. Ondorioz, elkarlana bideratu egin behar da, gaur egungo errealitatera egokitu, eta modu profesionalean aritzeko erremintak eskuratu, azken finean esku-hartzea ziurtatu behar da berariazko modu batean.

Irakaslea

  • Eli Moreno Carrillo

    Psikologian lizentziatua. Hezkuntza publikoan 2008-2013, orientazioan eta dozentzian. 2000tik gaur egun arte, heziketarekin harremana duten hainbat formakuntzaren arduraduna: bitartekaritza, heziketa emozionala, sexualitatea eta generoa...

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

  • Familiaren eta eskolaren arteko harremanari buruzko hausnarketa bultzatzea.
  • Elkarrizketa efikazak egiteko entrenatzea.
  • Bilerak dinamizatzeko estrategiak bereganatzea.
  • Trebezia sozialetan entrenatzea.
  • Familiekin lan egiterakoan dauden oztopoak eta indarguneak identifikatzea.
  • Familiekin harreman positiboak sortzen ahalegintzeko estrategiak diseinatzea eta martxan jartzea.

Edukiak

1.- Eskola eta familia XXI. mendean

1.1.- Aldaketa sozioekonomikoak

1.2.- Familia-egitura berriak

1.3.- Familiaren eskaerak eskolari.

1.4.- Eskolaren eskaerak familiari.

2.- Familiaren eta eskolaren arteko harremanak eraikitzeko bideak

2.1.- Proiektu baten diseinua.

- Errealitatearen azterketa.

- Helburuen definizioa.

- Helburuen eta edukien arteko desberdintasuna.

- Estrategiak eta jarduerak.

- Baliabideak.

- Kronograma.

- Ebaluazioa: irizpideak, indikatzaileak eta ebaluzio-tresnak.

3.- Familiarekiko elkarrizketa:

3.1.- Faseak.

3.2.- Helburuak.

3.3.- Gidoia.

4.- Familiekiko bilerak:

4.1.- Talde-dinamizazioa:

- Taldeko partaideen rolak

- Komunikazioa taldean

4.2.- Bilera erabilgarria egiteko pausoak eta teknikak.

- Bilera motak: helburuak

- Bileren planifikazioa egiteko teknikak: espazioa, denbora, baliabideak...

4.3.- Dinamizatzailearen ezaugarriak.

5.- Komunikazio-teknikak

- Entzumen aktiboa

- Parafraseoa

- …

Metodologia

Metodologia aktiboa erabiliko da, partaideen ezagutzetatik abiatuta ikastaroa eraikiko da taldearen beharretara egokituz.

Erabiliko diren teknikak:

  • Ideia-jasa
  • Eztabaidak
  • Kasuen azterketa (bideoen errebisioa…)
  • Role-playing

Nori zuzendua

Gurasoei, irakasleei eta irakasle-ikasketen graduko ikasleei zuzendua.

Matrikulaziorako argibideak

Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.

Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.

Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org, (Mari Karmen).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1468348056

Babesleak

Etiketak

familia, eskola, harremanak, komunikazioa, UEUren Ikastetxe Nagusia, eibar, udazkeneko ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.