Ikastaroak :: Musika, Hezkuntza

Ahots-teknika ikastaroa II: kantua sentitu, jolastu, gozatu

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko irailaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko urriaren 13a

Ikastaroa ostegunetan izango da: urriaren 16an, 23an, 30ean eta azaroaren 6an.

Ikastaro hau Ahots-teknika ikastaroaren jarraipena izango da.

Oinarrizko ahots-teknika ikastaroan ahots-teknikako zenbait arlo ezagutu eta esperimentatu genituen. Orain horietan murgildu eta urrutirago joango gara horiek guztiak barneratzeko. Errepertorio zabalago eta zailagoa landuko dugu teknika landu ahal izateko eta gozatzeko.

Irakaslea

  • Karmele Muro Maritxalar

    Musikan lizentziatua, kantu espezialitatean. Irakaslea, DBH eta Kontserbatorioetan. Abesbatza zuzendaria eta formatzailea.

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

  • Ahots-teknikak ezagutzea eta esperimentatzea.
  • Ahots hezi baten onuraz jabetzea.
  • Errepertorioarekin kantuaz gozatzea.

Edukiak

  • Arnasketa landu.
  • Ahoskera, emisioa, erresonadoreak, intonazioa, afinazioa, hedadura.
  • Gorputzaren jarrera.
  • Norberaren ahotsak ezagutu.
  • Errepertorioa landu.

Metodologia

Ikastaroa guztiz praktikoa da:

  • Arnas motak praktikatu. Erlaxazio-ariketak egin. Diafragma sentitu eta erabiltzen ikasteko ariketak egin.
  • Gorputza ezartzeko ariketak egin. Gorputzaren kontzientziaz jabetu ariketen bidez.
  • Ahotsak sailkatzeko ariketak.
  • Kantatzen ikasi ahots-teknika erabiliz: berotze-ariketak, bokalizazioak, emisioa, intonazioa, ahoskera, afinazioa, erresonadoreak, etab.
  • Kantatzen ikasi partituretan ahots-teknika erabiliz: ikastaroan banatutako partiturak landu.

Nori zuzendua

Ahots-teknikaren oinarrizko ezagutza duenari zuzendua.

Lehentasuna izango dute UEUk antolatutako Ahots-teknika ikastaroa edo Ahotsaren indarraren ikastaroa egin duten ikasleek.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1468348052

Babesleak

Etiketak

kantua, euskal kantutegia, arnas teknikak, UEUren Ikastetxe Nagusia, Udazkeneko ikastaroak, eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.