Ikastaroak :: Komunikazioa, Psikologia

Berrikuntza eta motibazioa

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 18.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko irailaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko azaroaren 6a

Ikastaroa larunbat hauetan izango da: azaroaren 8an eta 15ean.

Krisiak aukerak direla oso ezaguna da. Baliagarriak oso edozein pertsonarentzat.

“Ekaitz-haizeak jotzen duenean, geure burua beldurtu eta ezkutatu dezakegu pasatu arte. Edo haize-errota ereiki dezakegu, haren indarra eta energia aprobetxatuz. Gure aukera bat da eta”.

Erresilientzia, barnean dugun gaitasuna da, egoera txarretatik indartuta ateratzeko eta beharrezkoa dugu bizitza osoan zehar erabiltzea.

Ez bagenuen erabiltzen ikasi haurtzaroan, helduaroan egin dezakegu. Garai hartan gure gurasoengan kokatzen zen ardura osoa guri erakusteko, orain ordez, gure txanda da.

Irakaslea

  • Gotzon Carcar Muerza

    Coach pertsonala eta enpresariala, Trainer's Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUkidea

Helburuak

  • Parte-hartzaileei laguntzea, psikologia positiboaren “ziztada” emanez.
  • Tresnak eta ahalduntzeko esperientzia ematea norbere burua “berrasmatzeko”.
  • Etorkizunerako esperientzia eta tresna errazak eta indartsuak ematea.
  • Norbere buruan eta bizitzan gehiago fida gaitezen laguntzea.

Edukiak

  • Bizi-arreta fokua.
  • Norberaren egungo egoerarekin kontzientzia sakondu.
  • Identifikatzea eta kokatzea norena den pasatzen denaren erantzukizuna.
  • Kontzientzia gehiago eta desiratutako egoeraren diseinua.
  • Helburuekiko lana eta giza balioak.

Metodologia

Ikastaro praktikoa da, eginez ikastea.

Nori zuzendua

Era guztietako pertsonei, rol pertsonala edozein delarik ere, lanik izan zein ez, krisiren bat (edo krisia) pasatzen ari direnei, daukatenarekin zer egin ez dakiten pertsona desegituratuei, negatibitatean harrapaturik daudenei edota amore eman eta etsita presaz laguntza behar duten pertsonei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1468348053

Etiketak

erresilentzia, komunikazioa, Eibar, udazkeneko ikastaroak, UEUren Ikastetxe Nagusia

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.