Ikastaroak :: Estatistika, Matematika

Oinarrizko estatistika R software librearen bidez

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko irailaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko urriaren 10a

Ikastaroa urriaren 16an, 23an eta 30ean izango da.

R software librea da eta, beraz, edonork erabil dezake. Horretaz gain, estatistikaren arloan aukera handiak eskaintzen ditu zenbait estatistika-teknika aplikatzeko, paketeen bidez.

Ikastaroan, R software librea erabiltzeko gakoak eskainiko dira hasieran. Ondoren, estatistika deskribatzailea eta oinarrizko hipotesi-kontrasteak nola egin R-ren bidez azalduko da, hainbat adibiderekin. Hasieran, R-Commanderrekin arituko gara, baina geroago programazioa nola egin landuko da, baina norberak ez du programatu behar, oinarrizko aginduak eta scriptak eginda eramango baitira.

 

Irakaslea

  • Arantza Urkaregi Etxepare

    Matematikan doktorea, UPV/EHUko irakaslea, Estatistika arloan. Estatistika-metodoen aplikazioak lantzen ditu arlo hainbat arlotan: biologian, osasungintzan,… UEUkidea.

Helburuak

  • R ezagutzen ez duen edonor R erabiltzen hasteko gai izatea.
  • Oinarrizko estatistika-teknikak aplikatuko dira, baina ikastaroa egin ondoren, norberak estatistika-tresna aurreratuak erabili ahal izateko oinarrizko ezagutza izatea espero da.

Edukiak

  1. R-rako sarrera.
  2. Aldagai kualitatiboen trataera, R-ren bidez (taulak eta grafikoak).
  3. Aldagai kuantitatiboen deskribapen estatistikoa: estatistikoak, grafikoak.
  4. Batezbestekoari buruzko hipotesi-kontrasteak eta konfiantza-tarteak.
  5. Bi batezbestekoak konparatzeko hipotesi-kontrasteak.
  6. Bi aldagairen arteko erlazioak: kontingentzia-taulak eta independentzia-proba. Erregresioa eta korrelazioa.

Metodologia

Zenbait kontzeptu teorikoren errepaso azkarra egingo da. Ondoren, ariketen bidez ordenagailu aurrean helburuak lortzera bideratutako praktikak egingo dira.

Ikastaro teoriko-praktikoa izango da. Ikasgelan 9 ordu egingo dira eta gainontzeko 6 orduak ikasgelatik kanpo, lan praktikoa egiteko.

Nori zuzendua

Estatistika erabiltzen duen eta R ezagutzen ez duen edozein pertsonari begira dago prestatuta ikastaroa. Oro har, gaian interesa daukan edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1468348054

Babesleak

Etiketak

estatistika-teknikak, aldagaiak, R-Commander, Eibar, udazkeneko ikastaroak, UEUren Ikastetxe Nagusia

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.