Ikastaroak :: Pedagogia, Informatika, Internet

Nola dinamizatu komunikazioa Moodle-n

  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko irailaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko urriaren 20a

Ikastaroa on-line izango da. Ikasgelako saio bi izango ditu, ikastaroaren hasiera-egunean, urriaren 22an, 17:00etatik 19:00etara lehenengoa, eta ikastaroaren amaieran bigarrena.

Moodle bezalako on-line eremuetan gertatzen diren ikas- eta irakas-prozesuetan berebiziko garrantzia hartzen du komunikazioak. Partaideen arteko harremanak, elkarreraginak eta hartu-emanak ikas-prozesuaren arrakasta baldintzatzerainoko garrantzia hartzen dute eta hori dela-eta, ezinbestekoa da foroen bidez sortzen den komunikazioa era egokian kudeatzea.

Gai honen zailtasuna agerikoa da batetik, giza komunikazioa aztertzeko dagoen berezko zailtasunagatik, eta bestetik, ikasteko helburuz gertatzen den komunikazioak aparteko zailtasuna gehitzen diolako. Hala ere, saiakera bat egin nahi dugu ikastaro honetan eta komunikazioa era egokian kudeatzeko gida lerro eta aribide nagusi batzuk eskaini, aurrerantzean horrelako esperientziak izango dituztenek helduleku bat izan dezaten.

Ikastaroa on-line eremuetan aritu diren edo arituko diren irakasleei zuzenduta dago. Ikastaroan zehar hainbat komunikazio-egoera aztertu eta horietan erabili beharreko komunikaziorako bitartekoak sortu beharko ditu parte-hartzaile bakoitzak. Hori dela-eta, ikastaroan gertatzen diren hartu-eman didaktikoak landuko dira.

Ikastaroa emateko Moodle-ren 2.6 bertsioa erabiliko da.

Irakasleak

  • Abel Camacho Romero

    Euskal Filologian lizentziatua eta une honetan Santurtziko Udaleko prestakuntza-teknikaria. Euskara ikasteko materialen idazlea. Irakasleen prestatzailea didaktika eta hezkuntzarako teknologia-ikastaroetan. e-learning aholkularia. UEUkidea.

    @abel2es

  • Pedro Lonbide Lizarralde

    Psikopedagogian lizentziatua.

Helburuak

  • Birtualitatean gertatzen den komunikazioaren osagaiak aztertzea.
  • Ikasgela birtualetan gertatzen den komunikazioaren ezaugarri nagusiak ezagutzea.

  • Komunikazioaren osagaiak aztertzeko adierazleak ezagutzea.

  • Parte-hartzaileei komunikazio didaktikoa bultzatzeko estrategiak eskaintzea eta praktikan ipintzea.

Edukiak

  • Komunikazioa inguru birtualetan: ezaugarriak, funtzioa eta ondorioak.

  • Komunikazioaren osagai kognitiboa, soziala eta didaktikoa.

  • Osagaiak definitzeko adierazleak.

  • Komunikazioa bultzatzeko irakas-estrategiak.

Metodologia

Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, ikasgelako saioak eta on-line irakaskuntza konbinatuko dira. Ikastaroa on-line bideratuko da irakaslearen etengabeko gidaritzapean, baina hasieran aurrez aurreko saioa izango du. Ikaskuntza-irakaskuntza metodologia honen bidez ikasleen parte-hartzea bultzatuko da.

Sarrera teoriko labur baten ondoren, ikasgela birtualetan sortutako hainbat mezuren azterketa egingo da komunikazio mota horren ezaugarriak aztertzeko eta ondorioak lortzeko.

Ondoren, hainbat saio praktiko egingo da bultzatu nahi dugun komunikazio-moldea islatuko duten mezu prototipikoak lortzeko.

Nori zuzendua

E-learning testuinguruetako irakasleei. Lehentasuna izango dute UEUk antolatutako Moodle ikastaroa egin dutenek.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

  • Ikastaroa on-line izango denez, ezinbestekoa da nork bere ordenagailua, posta elektronikoa eta Internet konexioa izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

 Homologazio kodea: 1468348049

Babesleak

Etiketak

moodle, ikasgela birtuala, UEUren Ikastetxe Nagusia, Markeskoako ikastaroak, udazkeneko eskaintza, eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.