Ikastaroak :: Zuzenbidea eta Jurisprudentzia

Jabetza intelektuala eta teknologia berrien eragina

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2009(e)ko irailaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2009(e)ko urriaren 30a

Ikastaro honetan jabetza intelektualaren gaur egungo egoera aztertuko da. Alde batetik, obra mota ezberdinetako egileen eskubideak azalduko dira (ezarritako babesaren nondik-norakoa eta bere mugak). Bestetik, obren inguruko ekintza artistiko, ekonomiko edota teknikoen gaineko eskubide konexoak aurkeztuko dira. Baina, batez ere teknologia berrien agerpenak eskubide guzi hauengan eduki duen eraginean arreta berezia jarriko da: internetek obrak ustiatzeko bide berriak zabaldu ditu eta horrek eztabaida sortu du jabetza intelektuala kontzeptuaren barnean.

Helburuak

* Jabetza intelektualaren gaur eguneko egoera ezagutzea, indarrean dagoen legearen ikuspuntutik.

* Kulturaren merkatuan dauden eragile ezberdinen eskubideak eta betebeharrak aztertzea.

* Baliabide elektronikoak erabili eta eskuratzeko prozedura legala ezagutzea.

Metodologia

Guzi hau maila teorikoan azaltzeaz gain, kasu praktikoak ere landuko dira ezagutzak osatzeko. Alde batetik, nazioarteko edota Espainiako epaitegiek argitutako kasu legalak analizatuko dira. Bestetik, hainbat egoera legal mahai gainean jarriko dira, ikasleek gauzatu beharreko prozedura legala eztabaidatzeko.

Nori zuzendua

Obra mota ezberdinen gaineko babes legala landuko denez, edozein diziplinako ikasle edo tituludunari bideratuta dago, bereziki bere obraren bat kaleratzeko prest dagoenari. Aldi berean, beste egileen obrak edota hauen zatiak beraien lanetan barneratu nahi dituztenei (baimenen kontuak azalduko direlako): bai ikertzaileak baita informazioaren munduan lan egiten dutenei (dokumentalistak, liburutegietako langileak, kazetariak, etab.). Orokorrean, gaia interesatzen zaion edonori.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, udazkeneko eskaintza, Ikastetxe Nagusiko eskaintza, Markeskoako eskaintza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.