Ikastaroak :: Antropologia

Ikus-antropologia. Antropologia ikusgarrirantz

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2009(e)ko irailaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2009(e)ko urriaren 30a

Ikusizko materiala, gure eguneroko bizitzan topatzen dugu, momenturo. Hala ere, inork ez digu erakutsi zein modu ezberdin dauden material hori interpretatzeko, inork ez digu esan nola egin dezakegun material hori modu ezberdinean erabilgarri egiteko, adibidez, gure ikerketetarako, gure buruaren informazioa lortzeko, gure nahiak zeintzuk diren ezagutzeko.

Ikastaroaren bitartez, ikus-materialak antropologia diziplinatik nola kudea daitezkeen helarazi nahi dugu.

Helburuak

Helburu nagusia, ikusizko materialak ikerketa antropologikoa nola aberasten duen helaraztea da. Era berean, ikusizko materiala erabiltzeko eta berrerabiltzeko tekniken inguruan ere hitz egingo da.

Metodologia

Ikastaroa teorikoa eta praktikoa izango da. Teoriak profesionalen esperientziarekin bat egingo du.

Nori zuzendua

Antropologia diziplina eta antropologiaren tekniken inguruan interesa duten pertsonei zuzendutako ikastaroa. Bestetik, ikus-arteetan interesa duenak ere ikastaroa probetxuzkoa izango du.

Matrikulaziorako argibideak

Izena eman: orri honen behealdean daukazu horretarako aukera: parte hartu nahi dut klikatu, bertan ageri diren datuak bete eta bidali eman.

Ordainketa: Izena ematerakoan agertuko zaizkizu matrikula ordaintzeko argibideak.

Matrikula-prezioak: Ikasle, langabetu, jubilatuak...: egoera ziurtatzen duen agiria bidali behar dute deskontua izateko (ikasle-txartela, matrikularen kopia, INEMeko txartela...).

Matrikularen onarpena: Ordainketaren frogagiria jasotakoan, matrikula onartuta dagoela jakinaraziko da posta elektronikoz eta data hori hartuko da oinarritzat onartuen zerrenda erabakitzeko orduan.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, udazkeneko eskaintza, Ikastetxe Nagusiko eskaintza, Markeskoako eskaintza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.