Ikastaroak :: Arkeologia, Historia, Antropologia, Arkitektura

Udako gazte auzolanak. Nafarroako mugak Erdi Aroan.

  • Hasiera-data: 2014(e)ko uztailaren 21a
  • Amaiera-data: 2014(e)ko abuztuaren 3a
  • Tokia: Hainbat toki
  • Ordutegia: Astean zehar eta asteburuak barne. 09:00-14:00 /17:00-19:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 80.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 19a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko ekainaren 27a

Ikastaroa bete egin da, eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara baina ez egin ordainketarik guk hala egiteko eskatu arte.

Galipentzuko Udalak, Udalbiltzak, UPV-EHUko Arkitektura Eskolak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta UEUk elkarlanean antolatu dute Nafarroako kultur ondare eta arkitekturaren inguruko udako ikastaro hau. Nafarroako hegoaldean dagoen herri txiki honek Erdi Aroko eraikuntza erromaniko eta alde zahar oso berezi eta aipagarriak ditu. Bertan eraikuntzak eta ingurumena uztarturik, oso paisaia berezia garatu da, non natura eta kultura uztartzen diren. Inguru horretako herri txiki hauek azken hamarkadetan despopulazio-prozesu nabaria izan dute, eta programa honen bitartez, beraien kultur ondarea eta herri-nortasuna lantzen lagundu nahi da unibertsitatetik eta erakunde zientifikoetatik. Lan guztia boluntarioa izanen da, beraz, ekimen hau auzolan zientifiko izenda dezakegu.

Galipentzu herrian hamabostaldiko egonaldi bat burutuko da, bertako ostatu batean, Aranzadiko ikertzaile eta teknikarien gidaritzapean eta bertako herritarrekin harremanetan.

Helburuak

  • Nafarroako Erdi Aroko historiaren eta kultur ondarearen oinarrizko ezagutza zabaltzea.
  • Galipentzu eta haren eskualdeko giza eta kultur izaerak deskubritzea.
  • Kultur ondarearekiko ezagutza zientifikoa zabaltzea, arkeologia eta historiaren oinarrizko metodologia landuz.
  • Zaharberrikuntza arkitektonikoaren ezagutza praktikoa sustatzea.
  • Auzolana eta herrien arteko elkartasunaren balioak norbereganatzea.

Edukiak

  • Erromanikoko arkitektura Nafarroan. Leire, Iratxe ,Eunate, Lizarra.
  • Nafarroako Erdi Aroko gazteluen izaera arkitektonikoa eta izan dituzten zaharberrikuntza-prozesuak.
  • Zaharberrikuntza arkitektonikoa tokiko gazteluen azterketen bitartez: Hiriberri, Xabier, Tiebas, Irulegi, Rada, Loarre.
  • Euskara jendea Nafarroan. Euskararen eta euskaldunen lekukoak historian zehar.
  • Eraikuntza baten inguruko azterketa historiko eta arkeologikoaren inguruko hastapenak eta metodologiak.
  • Tokiko historia lantzeko metodologiak.

Metodologia

Galipentzu herrian hamabostaldiko egonaldi bat burutuko da, bertako ostatu batean, bertan talde-lanean goizeroko lanak antolatuko dira; alde batetik, bertako hainbat eraikuntza aztertu eta dokumentatu egingo dira, plano eta argazkien bitartez; era berean, jendearentzat dagoen oinezko galtzada egokituko da, Aranzadiko teknikarien laguntzarekin. Arratsaldez, jakintza-arlo ezberdinetako hainbat adituk bisita gidatuak eta eskolak emango dituzte, modu arin eta zuzen baten bitartez, non ikertzaile horiekin harreman zuzena izateko aukera izango den.

Talde-lana, metodologiaren askotariko ikuspegia eta bertako herritarrekiko auzolana dira ekimen honetako ezaugarri nagusiak

Hainbat gune bisitatuko dira, eta horretarako antolakuntzak bi furgoneta ditu.

Nori zuzendua

18 eta 30 arteko gazteei zuzendua. Arkitektura, historia, arkeologia, geografia, antropologia, eta antzeko gaiekiko zaletasuna duenari.

Matrikulaziorako argibideak

Matrikula prezioa: 150€

Matrikula prezioaren barne daude: auzolandegiko materialak, aseguruak, hitzaldiak, bisita gidatuak eta egonaldi guztiko mantenu osoa (loa eta otorduak).

Oharrak

Partaide bakoitzak hamabostaldi baterako beharrezkoak dituen jantziak, lanerako eta kirol-arropa, lo-zakua, eskularruak eraman beharko ditu. Baita ordenagailu eramangarria eta argazki-makina ere (azken hori ez da guztiz beharrezkoa, baina gomendatzen da).

Lanaren zati garrantzitsu bat aire zabalean eginen da, beraz eguzkitako krema gomendatzen da.

Ikastaroari uztailaren 21ean, astelehena, arratsaldez, hasieran emango zaio eta bakoitzarekin telefonoz harremanetan jarriko gara, Donostiatik Galipentzura bi furgoneta joango dira.

Ikastaroaren barneko garraioa eta janaria inskripzioarekin ordainduta daude. Ostatuaren garbiketa eta antolakuntza partaideen artean gauzatuko da, baita afarien prestaketa ere.

Etiketak

Galipentzu, Gallipienzo, memoria historikoa, oroimena, erdi aroa, nafarroa, Aranzadi zientzia elkartea, udalbiltza, erromanikoa, arkitektura, EHUko arkiitektura eskola

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.