Ikastaroak :: Ekonomia

Proiektuen kudeaketarako teknika berriak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2009(e)ko irailaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2009(e)ko urriaren 16a

Gaur egungo ekonomian “proiektuen kudeaketa” jakintza-gaiak indarra hartu du. Marjinak murriztu eta produktuen bizitza laburtu izanaren ondorioz, proiektuak kudeatzeko teknikak zabaldu dira. Produktu berri bat merkaturatzeko edo programa solidario bat garatzeko pauso jakin batzuk eman behar dira. Plangintza eta kontrola. Baina erronka berriak ere zabaldu dira.

Deslokalizazioak proiektuen konplexutasuna handitu du. Ikerkuntza eta berrikuntzaren beharrak ziurgabetasuna areagotu du. Orain, proiektuak ondo gauzatzeko teknika berriak erabili behar dira. Proiektuaren arriskuaren kudeaketa, ingeniaritza konkurrentea, kate kritikoa, simulazioa, zenbatespena eta kontrol-gertaerak kasu bakoitzean nola erabili aztertuko dugu.

Irakaslea

  • Iñaki Agirre Perez

    Informatikan lizentziatua. Proiektuen zuzendaritzan doktorea da eta UEUko kidea.

Helburuak

Parte-hartzaileak inguru aldakor batean proiektuak planifikatzeko eta kontrolatzeko teknika eraginkorrez hornitzea. Proiektuak kudeatzeko oinarrizko tresnen ahulguneak ezagutzea, eta kasu bakoitzean teknika berriak noiz eta nola erabili zehaztea, proiektu arrakastatsuak burutu ahal izateko.

Edukiak

  • Gantt, PERT eta Bide Kritikoa. Indarguneak eta ahulguneak
  • Proiektuaren Arriskuaren Kudeaketa.
  • Simulazioa eta kontrol-gertaerak
  • Ingeniaritza Konkurrentea
  • Murrizketen Teoria eta Kate Kritikoa
  • Zenbatespen-metodoak

Metodologia

Teoriko-praktikoa. Teoria landuko dugu, ariketak egingo ditugu eta kasu praktiko batean aplikatuko ditugu teknikak.

Nori zuzendua

Profesionalei, ingeniariei zein kudeatzaileei, bulego-teknikariei, proiektuetan erantzukizunak dituztenei zein ingeniaritza edo enpresaritza ikasketetako ikasleei. Nazioarteko proiektuak kudeatzen dituzten ikertzaile zein teknikariei. Jakintza-gaian interesa duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

Izena eman: orri honen behealdean daukazu horretarako aukera: parte hartu nahi dut klikatu, bertan ageri diren datuak bete eta bidali eman.

Ordainketa: Izena ematerakoan agertuko zaizkizu matrikula ordaintzeko argibideak.

Matrikula-prezioak: Ikasle, langabetu, jubilatuak...: egoera ziurtatzen duen agiria bidali behar dute deskontua izateko (ikasle-txartela, matrikularen kopia, INEMeko txartela...).

Matrikularen onarpena: Ordainketaren frogagiria jasotakoan, matrikula onartuta dagoela jakinaraziko da posta elektronikoz eta data hori hartuko da oinarritzat onartuen zerrenda erabakitzeko orduan.

Babesleak

Etiketak

proiektuen kudeaketa, lanen planifikazioa, planifikazio teknikak, udazkeneko eskaintza, Ikastetxe Nagusiko eskaintza, Markeskoa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.