Ikastaroak :: Matematika

Aljebra lineala Mathematica programa erabiliz

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko otsailaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko maiatzaren 5a

Ikastaroa ostegunetan izango da: maiatzaren 8an, 15ean, 22an eta 29an.

Mathematica softwarea kalkulu sinbolikorako programa da eta kalkuluak egiteko eraginkorra izateaz gain, grafikoak, simulazioak eta programak egiteko ere balio du. Ikastaro honetan aljebra linealeko zenbait gai landuko dira Mathematica softwarea erabilita:

  • Matrizeen eta determinanteen ariketak ebatziko dira.
  • Ekuazio linealetako sistemak definituko dira eta beraien soluzioen eztabaida egingo da, sistemak emaitza duen kasuan emaitzak kalkulatuz.
  • Espazio bektorialei dagozkien zenbait ariketa ere egingo dira Mathematica softwarearen laguntzaz.

Irakaslea

  • Elisabete Alberdi Celaya

    UEUko Matematika Saileko kidea, Matematikan doktorea, UPV/EHU-ko Meatze eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako irakaslea.

Helburuak

  1. Matrizeen definizioa eta matrize-eragiketak egitea.
  2. Determinanteak kalkulatzea (parametro gabe eta parametroekin).
  3. Matrize baten minorrak kalkulatzea.
  4. Matrize baten heina kalkulatzea (parametro gabe eta parametroekin).
  5. Ekuazio linealetako sistemen definizioa egitea.
  6. Ekuazio linealetako sistemak ebaztea.
  7. Multzo bateko ekuazioak definitzea.
  8. Multzo bat azpiespazio bektoriala den esatea.
  9. Bektore baten osagaiak oinarri ezberdinetan kalkulatzea.

Edukiak

  • Matrizeak Mathematica erabilita.
  • Determinanteak Mathematica erabilita.
  • Ekuazio linealetako sistemak Mathematica erabilita.
  • Espazio bektorialak Mathematica erabilita.

Metodologia

Zenbait kontzeptu teorikoren errepaso azkarra egingo da. Ondoren, ariketen bidez ordenagailu aurrean helburuak lortzera bideratutako praktikak egingo dira. Eskolak praktikoak izango dira.

Nori zuzendua

Batxilergoko irakasleei edota ingeniaritza ikasten ari diren ikasleei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Ikastaroa ordenagailu gelan emango da.

Babesleak

Etiketak

matrizeak, determinanteak, ekuazio linealetako sistemak, espazio bektorialak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.