Ikastaroak :: Historia

Euskal Herriko oroimen historikoa

  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko otsailaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko martxoaren 25a

Ikastaroa on line izango da. Ikasgelako saio bi izango ditu, ikastaroaren hasiera-egunean, apirilaren 1ean, 17:30etatik 20:00etara lehenengoa, eta ikastaroaren amaieran, maiatzaren 13an, bigarrena.

Oroimen historikoa da iraganari buruz gaur ulertzen duguna eta gure etorkizunean eragina izango duena. Kasu honetan, 1936ko estatu kolpearen ondorioz etorritako gerra eta ondorengoko diktadura faxistaren garaia aztertzen duen prozesua da eta gizarte mugimenduen eskutik etorri zen orain dela 10-15 urte. Gauzak horrela, ikastaro honetan Euskal Herriko eskuratze prozesuaren nondik norakoak azalduko ditugu, eta nazioarteko ereduak gogoan izanda, eskuratzearen garrantzia azpimarratuko dugu, genero ikuspegia ahaztu barik.

Irakaslea

  • Eztizen Miranda Bernabe

    Kazetaritzan lizentziatua. Ikertzaile doktoregaia. Oroimen Historikoaren eskuratze-lanetan dihardu.

Helburuak

  • Historiaren beraren gertakari adierazgarrienak gogora ekartzea, giza eskubideen ikuspuntutik.
  • Oroimen historikoaren inguruko mugimenduetara hurbildu eta horien ekarpenak zabaltzea.
  • Gertuko oroimena berreskuratzea.
  • Euskal Herriko oroimen historikoa nazioarteko prozesuen testuinguruan ulertzea.

Edukiak

  1. Historiaren pasarte adierazgarrienen azterketa kritikoa: Alde batetik, 1930eko gizartearen ezaugarriak, Errepublikaren ekarpenak, militarren etengabeko Estatu kolpeen saiakerak etab. Bestetik, 1936ko Estatu kolpearen prestakuntza eta gauzatzea, Europako faxismoarekiko loturak, eta giza eskubideen urraketak.
  2. Oroimen historikoaren eskuratze prozesua:Oroimen historikoaren definizioa, eskuratze prozesuaren bilakaera, 52/2007 Legea (Oroimen Historikoarena), tokian tokiko udalen eta gizarte-mugimenduen ekimenak.
  3. Oroimena dokumentatzea:Ikerkuntza abiatzeko artxiboak, lekukotzak jasotzeko protokoloak, ahozko testigantzak jasotzeko baliabideak (softwarea, batez ere), lekukotzen testuingururako bibliografia, garaiko dokumentuak eta orduko prentsa.
  4. Beste herri batzuen esperientziak:Italia, Alemania, Argentina eta Jugoslavia aztertuko ditugu.
  5. Justizia trantsizionala:Giza eskubideen aurkako nazioarteko erremintak.

Metodologia

Oinarri teorikoak lantzeaz gain, hausnarketa eta eztabaida bultzatuko dira. Horretarako, garaiko euskarazko prentsaren bidez, Ipar eta Hego Euskal Herriko une historikoak aztertuko ditugu: 1931ko Errepublikaren ezaugarriak (emakumeentzako boto-eskubidea, adibidez), Euzkadiko Estatutuaren tramitazioa, Agirre lehendakariaren kargu-hartzea, euskal kulturaren loraldia… Hiru hedabide kontsultatuko ditugu: Argia astekaria (euskaltzalea, Donostia), Eskualduna astekaria (nazien aldekoa, Iparraldea) eta Eguna egunkaria (Euzkadiko Jaurlaritzaren aldekoa, Bilbo).

Era berean, ikus-entzunezko materialaren bidez, prozesu historikoaren alde humanoari erreparatuko diogu. Besteak beste, honakoak erabiliko ditugu: Durango, oroimenaren gogoan dokumentala (Errepublikari buruzkoa), Zerutik sua dator dokumentala (1937ko Bizkaiko bonbardaketak), Udaberririk ankerrena komikia (herriaren erresistentzia eta, nazionalen etorrerarekin batera, elkarbizitzaren amaiera) eta Emakume bat Berlinen (Sobiet Batasunak 1945ean Berlin “askatu” zuenekoa).

Nori zuzendua

Irakaskuntza ertaineko irakasleei eta gaian interesa duen orori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1468348001

Babesleak

Etiketak

oroimen historikoa, memoria, ueu, eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.