Ikastaroak :: Hezkuntza, Psikologia

Gaitasun sortzaileari ateak irekitzen

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 18.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko otsailaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko martxoaren 19a

Ikastaroa egun hauetan izan da: martxoaren 24an, apirilaren 3an, 7an, 7an, 10ean eta 22an.

Sormen-gaitasunaren garapena norbanakoan eta taldean.

Ikastaro honen oinarria gaitasun sortzaileari erreparatzea da. Sarritan, baliabide desberdinetara jotzen dugu gure erantzunak sortzaileagoak izan daitezen, hainbat metodologia, teknika, eta abar dauzkagu eskura jadanik etiketatuta dauden egoera konkretu batzuetan erantzun sortzailea izateko. Nire desioa norbanakoak bere sormen-gaitasuna esploratzea eta hura garatzeko garrantzitsuak diren baldintzen ikerketa, esperimentazioa ea praktika sustatzea dira. Lan indibiduala egiten hasiko gara, ondoren bakoitzaren sormen-sentsibilitate, sormen-estilo eta sormen-intentsitatea besteenarekin harremanetan jartzeko eta, harreman modu horietan atentzioa jarriz, komunikazio eta interakzio modu egokiak bilatzeko. Azkenik inguru fisikoari ere erreparatuko diogu.

Irakaslea

  • Ixiar Garcia Urbieta

    Praktika artistiko eta esparru desberdinen artean bitartekari, ikerlari eta hezitzailea.

Helburuak

  • Sormenaren garapenerako autonomiaren konkistarekiko hausnarketa eta esplorazioa praktika eragitea.
  • Egunerokotasuna sormena garatzeko laborategi moduan ikusi eta sentitzea.
  • Jolaserako gaitasuna berreskuratzeko desioa piztea.

Edukiak

  • Sormenaren garapena ahalbidetzen duten baldintzak prozesu indibidual eta kolektiboetan.
  • Gure gaitasun sortzailearen zein gure ingurukoenaren zaintza eta interakzioa. Nola hazi taldean garena izateari utzi gabe.
  • Nola gainditu komunikazioaren mekanikotasunak sormenaren jarioari sortzen dizkion eragozpenak.
  • Entzute aktiboak sorkuntza kolektiboetan. Aurreiritzi eta aurreideietatik harantzago bidaiatzeko aukerak.
  • Ekintzaren ezkutuko oztopoak aurkitu eta gainditzeko moduak esploratu; beldurrak, ausardia, limiteak eta ezusteko mugimenduen aurrean gure jarrera.
  • Nola eraiki sorkuntza-prozesu iraunkorretarako praktika eta esperimentaziorako laborategi pertsonalen sorkuntza eta dokumentazio-lana.

Metodologia

Ideia eta intentzioen aurkezpena eta partekatzea.

Esperimentazio indibiduala: hitzez partekatzen duguna gorputzera eraman eta ariketa performatiboen bidez sormen-prozesu indibiduala eta singularra sentitu eta aberastu.

Kontrastea. Desio diren bizipenak taldean partekatu.

Esperimentazio kolektiboa:hitzez partekatzen duguna gorputzera eraman eta ariketa performatiboen bidez sormen prozesu kolektiboa eta singularra sentitu eta aberastu.

Kontrastea.Desio diren bizipenak taldean partekatu.

Praktika: saio bakoitzaren ondoren bakoitzak bere prozesua esplora dezan praktikarako ariketak proposatuko dira.

Nori zuzendua

Norberaren sormen-garapena zein besteena ikertu eta zaindu nahi duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa. 

Homologazio kodea: 1468348010

Babesleak

Etiketak

sormena, imajinazioa, erronka, ideiak sortu, UEUren Ikastetxe Nagusia, Markeskoako ikastaroak, udaberriko eskaintza, eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.