Ikastaroak :: Argazkigintza, Dokumentazioa

Argazki-kontakizuna. Istorioak garatzeko estrategiak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko otsailaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko martxoaren 10a

Ikastaroa larunbatetan izango da: martxoaren 15ean, 22an, 29an eta apirilaren 5ean eta 12an.

Ikastaroaren hasieran hitzaren eta irudiaren oihartzuna landuko dugu. Bakoitzaren indarraz jabeturik, bien arteko harremanak jorratuko ditugu.

Punta-puntako argazkilarien lan egiteko erak aztertuko ditugu, baliabide nagusiei etekina nola ateratzen dieten jakiteko (espazioa, denbora, ekintza, egitura, narratzailea, etab).

Horrez gain, argazkiak eta testuak lantzeko eta uztartzeko hainbat adibide ere ikusiko ditugu.

Ikastaroaren beste zutabeetako bat nire egikera izango da. Nik egindako lan batzuei errepasoa eginez, erabilitako baliabideen berri emango dut (gaiak, estiloak, estrategiak, eta abar).

Azkenik, zutaberik praktikoenaren txanda iritsiko da: ikasleen egikera. Ikastaroan ikusitakoaz eta entzundakoaz jabetzeko, bakoitzak bere lanari ekin beharko dio. Bere kontakizuna egiteko, ikasleak ideiak antolatu beharko ditu lehenik eta behin; gero, argazkiak egin beharko ditu (aurrez egindako lan bati forma emateko aukera ere eskainiko dut); ondoren, argazkiak (eta testua ere nahi izanez gero) antolatu egin beharko ditu.

Irakaslea

Helburuak

  • Ikasleari baliabideak eskaintzea, irudiaren bidez kontakizuna taxuz egin dezan.
  • Eredu on ugari ikusiz eta lan praktiko bati aurre eginez, sormena piztea.

Edukiak

  • Argazkilari klasikoen eta gaur egunekoen lanen mamia eta azala.
  • Argazkigintzaren baliabideak.
  • Generoak eta lan sailkaezinak.

Metodologia

Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da.

Erreportajea eta lan dokumental mamitsuak aztertuko dira eta lan horien osagaiak aletu.

Ikasleek ariketa praktiko laburrak egin beharko dituzte trebatzeko eta amaieran lan dokumental sendoa burutu beharko dute.

Nori zuzendua

Ikastaro honetan argazki ikusgarriak nola egin azaldu beharrean, kontakizun txukunak eta eraginkorrak (mamitsuak, hunkigarriak, eta abar) egiten ikasiko dugu. Edukiak argazkilarientzat eta argazkizaleentzat prestatuta daude; hala ere, ez ahaztu literaturari erreferentzia ugari egingo dizkiogula. Beraz, istorioak irudien bidez kontatzen ikasi nahi duen edonori egingo diogu lekua.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1468348007

Babesleak

Etiketak

praktika, kritika, estiloa, erreportajea, argazkilaritza, lan dokumentala, argazki-kazetaritza, Udaberriko eskaintza, Markeskoa, UEUren Ikastetxe Nagusia, Eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.