Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza

Probatu zure euskara-maila eta probatuz trebatu

  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko otsailaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko apirilaren 28a

Ikastaroa bete egin da, eman izena eta itxaron zerrenda sartuko zara. (Ez egin ordainketarik guk esan arte).

 

Ikastaroa on line izango da, eta ikasgelako saio bi izango ditu. Lehenengoa, ikastaroaren hasiera-egunean, maiatzaren 5ean, 17:30etatik 19:30etara, eta, bigarrena, ikastaroaren amaieran, maiatzaren 30ean.

Elhuyarren badakigu, esperientziak hala erakutsi digulako, badaudela hainbat akats euskaldun askok eta askok egiten ditugunak eta badaudela hainbat zalantza euskaldun askok eta askok izaten ditugunak. Joaten garen tokira joaten garela, gehientsuenak errepikatu egiten dira, gainera. Horietako asko ondo identifikatuak ditugu, eta haiekin jolas moduko bat prestatu dugu, nork bere burua probatzeko, eta probatuz trebatzeko.

Irakaslea

  • Patxi Petrirena Altzuguren

    Elhuyarreko itzultzaile, zuzentzaile eta trebatzailea 2008az geroztik; zenbait estilo-libururen prestatzailea (Euskaldunon Egunkaria, 1995/2001, eta EIMAren Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak, 2011).

Helburuak

Euskaldun zaharra edo berria izan, euskaraz idaztean (edo irrati-telebista eta halakoetan hitz egitean) askotan gaizki egiten ditugunak identifikatzea eta zuzentzea.

Edukiak

  • Zenbakien ingurukoak: nola esan, data, orduak, ehunekoak...
  • Deklinabideko arazo tipikoak: mugagabea, -ko/-tako, -a/bat, Hondarribia (-a)…
  • Aditzaren ingurukoak: du/dio zalantzak, ahal/ezin/behar izan, aginterako formak, -arazi…
  • Galdegai-mintzagaien ordena, oinarrizkoa
  • Erakusle eta izenordeak: hau/hori/hura, haren/bere…
  • Bereizkuntzak: zer/zein, kopuru/kantitate/zenbat, desberdin/zenbait…
  • Hiztegien erabilera: Hiztegi Batuko oharrak eta beste

Metodologia

Elhuyarrek zuzenketa-lanetan eta trebakuntzan duen esperientzian oinarrituta, galdera-erantzunen datu-base bat sortu dugu, azalpen eta guzti. Galdera-erantzun horiekin, zorizko galdera-sortak eratuko ditugu ikasleek beren burua probatu dezaten. Galdera-sorta bati erantzundakoan, erantzun okerren azalpenak ikusiko dituzte ikasleek. Ondoren, beste galdera-sorta bati erantzuteko aukera izango dute. Hala, erantzun okerren azalpen teorikoei esker, ikasi egingo dute.

Bitartean, foroa martxan izango da. Ikasleek ikaskideen zalantzak argitzea da asmoa, hori baita biderik onena azalpenak ulertu diren edo ez ikusteko; irakaslea zaintzaile arituko da, ordea, okerrik ikas ez dezaten.

Nori zuzendua

Euskaraz hitz egiten eta idazten duen orori. Ez da euskara ikasteko, baizik eta euskaldun zahar askok ere egiten ditugun akatsei erreparatzeko eta idaztean maiz sortzen zaizkigun zalantzak argitzeko. Horiek guztiak, gainera, ariketak eginez landuko dira, azalpen teoriko astunik gabe.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.
  • Ikastaro hau Elhuyar eta UEUren arteko elkarlanetik sortu da eta Elhuyarreko bazkideek UEUkideek duten matrikula-prezio bera ordaindu beharko dute.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1468348005

Babesleak

Etiketak

euskara idatzia, ohiko akatsak, arauak, lexikoa, erabilera okerrak, UEUren Ikastetxe Nagusia, Udaberriko ikastaroak, eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.