Ikastaroak :: Hezkuntza, Informatika

Nola sortu nire PLEa, ikasteko ingurune pertsonala

  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko otsailaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko martxoaren 10a

Ikastaroa on line izango da. Ikasgelako hiru saio izango ditu, ikastaroaren hasiera-egunean, martxoaren 17an, 17:00etatik 19:30etara lehenengoa, eta apirilaren 28an eta 29an 17:00etatik 19:00etara.

Azken aldian, asko entzuten ari da PLE terminoa, ikaskuntzarako ingurune pertsonala. Zer esan nahi du? Zer ezkutatzen da meme horren atzean? Ikastaro honetan, gai hori argituko dugu eta eguneroko jardunean nola aplika daitekeen landuko dugu. Norbere ikaskuntzarako ingurune pertsonala ezagutuko dugu, baita aberasten saiatu ere.

Irakaslea

  • Amaia Arroyo Sagasta

    Hezkuntza Berezia Magisteritzan diplomaduna (2004) da. IKTak formazioan aplikatuta masterduna (2006), Komunikazioa eta Hezkuntza Sarean masterduna (2012) eta Komunikazio eta Hezkuntza Ingurune Digitaletan doktorea. Arduradun pedagogikoa IKT on hezkuntza-aholkularitzan.

Helburuak

  • Norberaren PLEa ezagutzea, antolatzea eta aberasten saiatzea.
  • Eguneroko jardunerako informazioa eskuratzeko gune eta bide interesgarrienak zehaztea.
  • Informazioa tratatzeko eta jakintza sortzeko tresna egokienak identifikatzea eta ezagutzea.
  • Informazioa partekatzeko ingurune sozialak ezagutzea.
  • Sareko harremanak eta lankidetza bermatzeko bideak zehaztea.
  • Sarean herritar digital arduratsua izatea.
  • Sarean partekatzeko jarrera baikorra garatzea.

Edukiak

  1. Identitate digitala: zer da?
  2. Nola ikasten dugu sarean?
  3. Konektibismoa: loturen indarra.
  4. PLEa aberasteko erremintak:
  • Informazioa eskuratzeko iturburuak: bilatzaile-akademikoa (Google Academics), irudi-bankuak eta RSS irakurleak (feedly).
  • Informazioa aztertzeko, moldatzeko eta jakintza sortzeko lanabesak: ofimatika sarean (Google Docs), mapa kontzeptualak (Mindmeister) eta aurkezpenak (Prezi).
  • Partekatzeko eta ikasteko ingurune sozialak: multimedia zerbitzuak (Youtube, Flickr, Slideshare), markatzaile sozialak (Diigo) eta microblogging (Twitter).

Metodologia

Ikastaroa on line izango da, hau da, Interneten garatuko da, ikasgune birtual baten bitartez (moodle...), baina ezinbestekoa izango da aurkezpen-bilerara ere bertaratzea ikastaroa arrakastatsua gerta dakien guztiei. Denbora-planifikazioa (astero) eskainiko da, norberak bere erritmoan lan egin dezan.

Funtsean, bi dira ikastaro honen metodologiaren ardatzak: ikaslearen protagonismoa eta praktikotasuna. Alde batetik, beti-ere, ikaskuntzaren protagonistak parte-hartzaileak izango dira, ikasgela birtualak eskainitako baliabide eta egituraren bitartez ezagutza eraikitzeko. Beste aldetik, ikastaroan landutakoa egunerokotasunean erabiltzeko praktikoa izatea bilatzen da, hau da, praktikotasuna.

Hori lortzeko, proposatutako jarduerak hainbat dinamikatan gauzatuko dira: bakarka (on line), talde txikitan (azken aurreko saioan) eta talde handian (azkeneko saioan). Azken horretan, guztion ikuspuntuak eta ekarpenak jasotzea espero da, elkarlanean oinarritutako ikaskuntza lortzearren eta ikasitakoaren praktikotasuna azpimarratzearren.

Nori zuzendua

Interneti eta teknologia berriei probetxua atera nahi dien edonori zuzenduta.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1468348004

Babesleak

Etiketak

PLE, ikaskuntza, teknologia, web 2.0, identitate digitala, konektibistmoa, UEUren Ikastetxe Nagusia, Markeskoako ikastaroak, Udaberriko ikastaroak, eibar

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.