Ikastaroak :: Pedagogia, Informatika, Internet

Moodle 2.3-ren erabilera aurreratua

  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko otsailaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko maiatzaren 5a

Ikastaroa on line izango da. Ikasgelako saio bi izango ditu, ikastaroaren hasiera-egunean, maiatzaren 6an, 17:00etatik 19:00etara lehenengoa, eta ikastaroaren amaieran bigarrena.

Moodle ikasgela birtualak sortzeko web aplikazio ezagunenetakoa da gaur egun. Hezkuntza-testuinguru guztietan ari da erabiltzen eta gero eta zabalkunde handiagoa du nazioartean nahiz gurean.

Ikastaroa Moodle-ren erabileran oinarrizko ezagutza duten irakasleei zuzenduta dago. Ikastaroaren amaieran parte-hartzaile bakoitzak bere jakintza-esparruko ikasgai bat molde birtualean eskaini ahal izateko ikastaroa sortu beharko du. Hori dela-eta, ikastaroa sortu eta kudeatu ahal izateko baliabideak eta tresnak landuko dira.

Ikastaroa emateko Moodle-ren 2.3 bertsioa erabiliko da.

Irakasleak

  • Abel Camacho Romero

    Euskal Filologian lizentziatua eta une honetan Santurtziko Udaleko prestakuntza-teknikaria. Euskara ikasteko materialen idazlea. Irakasleen prestatzailea didaktika eta hezkuntzarako teknologia-ikastaroetan. e-learning aholkularia. UEUkidea.

    @abel2es

  • Pedro Lonbide Lizarralde

    Psikopedagogian lizentziatua.

Helburuak

  • Moodle plataformaren oinarri pedagogikoak ezagutzea.
  • Birtualitatean erabili beharreko estrategia didaktikoez hausnarketa egitea.
  • Moodle-k ikastaroak sortzeko eskaintzen dituen tresnak erabiltzea.
  • Parte-hartzaileei Moodle modu autonomoan erabiltzen ikasi ahal izateko baliabideak eskaintzea.

Edukiak

Moodle-ren ezaugarriak:

  • Oinarri pedagogikoak dituen aplikazio telematikoa.
  • Testuinguruak, rolak, gaitasunak eta baimenak.

Ikastaroa diseinatzeko tresnak:

  • Ezarpen orokorrak: ikastaro-formatuak, taldeak, osaketaren jarraipena.
  • Ikastaroaren diseinua: itxura eta egitura.

Komunikazioa bultzatzeko tresnak:

  • Komunikazio-estrategiak birtualitatean.
  • Foroak: motak eta erabilera-baldintzak.
  • Blogak: izaera eta erabilera.
  • Inkestak.

Informazioa emateko tresnak:

  • Informazioa emateko estrategiak birtualitatean.
  • Blokeak: HTML, blog-menua, etiketak...
  • Biltegiak: fitxategi pribatuak, ikastaroko fitxategiak, Google Docs, Youtube bideoak...

Edukiak lantzeko tresnak:

  • Ezagutzak eraikitzeko estrategiak birtualitatean.
  • Ikasgaia.
  • Zeregina.

Ebaluazioa egiteko tresnak:

  • Ebaluaziorako estrategiak birtualitatean.
  • Galdera-bankua eta galdetegiak.
  • Kalifikazio-liburua.
  • Txostenak.

Metodologia

Ikastaroa bost saiotan banatuko da eta horietako bakoitzean honako egitura didaktiko hau errepikatuko da: autoebaluazioa, lanketa, praktika, hausnarketa eta autoebaluazioa. Horren bitartez, epe luzera begirako helburu bat bultzatu nahi dugu: ikasleen ikas-prozesu autonomoa mesedetzea. Horretarako, nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu.

Nori zuzendua

Moodle-ren oinarrizko ezagutza duten irakasleei (hezkuntza-testuinguru guztietakoak).

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

  • Lehentasuna izango dute UEUk antolatutako oinarrizko ikastaroa egin dutenek.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa. Homologazio kodea: 1468348003

Babesleak

Etiketak

moodle, ikasgela birtuala, UEUren Ikastetxe Nagusia, Markeskoako ikastaroak, udaberriko eskaintza, eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.