Ikastaroak :: Hezkuntza, Pedagogia

Hezkuntza-sistema alternatiboak: gizarte aldaketarako tresna.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko uztailaren 2a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko uztailaren 3a

Ikastaro hau asteazken eta ostegunetan emango da, ondoko datetan: 2014ko otsailak 19, 20, 26, 27 eta martxoak 5, 6, 12 eta 13.

Hezkuntza ez da gizarte sistematik eta honen balore eta helburuetatik aparte uler daitekeen zerbait. Aitzitik, sistema mantenduko duen hiritarra fabrikatu/adoktrinatzeko eginkizunean Hezkuntza sistemak daukan zeregina funtsezkoa eta ezinbestekoa da. Horrela, egungo sistemaren gaineko hausnarketa egitea zinez garrantzitsua da, bertako heldu/haur arteko harremana osasuntsuago eginez, haurra benetako protagonista duen eskola demokratikoagoa sortze aldera.

Irakaslea

  • Ane Ablanedo Larrion

    Unibertsitateko irakaslea (UPPA, NUP). Haur-prebentzioan espezialista. Eskola alternatibo eta pedagogia librearen gaian formatzailea. Hizlari eta artikulugilea. UEUkidea.

Helburuak

  • Indarrean den hezkuntza sistemaren gaineko hausnarketa ahalbidetzea.
  • Hezkuntza-irakaskuntza prozesua osasuntsuagoa egiteko gakoak ezagutzea.
  • Pedagogia berriak eta eskola-eredu ezberdinak ezagutzea.
  • Sistemaz kanpoko eskola eredu ezberdinak ezagutzea.
  • Sistema barneko eskola ere barnetik hobetu ahal izateko klabeak jakitea.

Edukiak

  • Hezkuntza sistemaren historia laburra.
  • Egungo sistemaren gaineko hausnarketa. Baloreak: agerikoak eta ezkutukoak. Hezkuntza sistemak eta ideologia.
  • Eskola errealitate konbentzionalarekiko diskurtso kritikoa.
  • Heztea vs adoktrinatzea. Hezitzailearen funtzioa..
  • Hezitzaile-ikasle arteko harreman demokratikoa. Autoritatea vs autoritarismoa. Ezkutuko boterea.
  • Sozializatzea, eskolatzea?
  • Haurrak berezkoa du ikasteko gogoa. Ez diezaiogun jakin mina hil. Haurraren interesetatik abiatutako kurrikulum-a.
  • Hezitzailearen egitekoa, haurrak berezkoa duen hazkuntza prozesuan lagun izatea besterik ez da.
  • Haurra prozesuaren protagonista. Haurraren erritmo, garapen eta indibidualtasunarekiko errespetua.
  • Beste eskola bat posible da.
  • Pedagogia “berriak”. Montessori, Freinet, Paulo Freire, Ivan Illich. Neill.
  • Sistemaz kanpoko eskola eredu ezberdinak: Summerhill, Waldorf, Montessori, Paideia, Eskola demokratikoak, eskola txikiak. Eskola eredua aldatzen duten errealitateak.
  • Euskal Herriko eskola alternatiboak.
  • Sistema barrenean ere, iraultza posible.

Metodologia

Ikastaro teoriko-praktikoa izango da.

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.

Matrikulaziorako argibideak

Ikastaro hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 'Kultura Jarduerak' atalaren barne eskaintzen da. Ikastaroan interesa daukan edonork parte hartu dezake, ez da beharrezkoa unibertsitateko kidea izatea.

Matrikula prezioak eta kredituen balio-aitortzea: Kultura Jarduerak.

  • NUPek 2 kreditu-aske edo ECTS 1 emango dizkio ikastaroa gainditzen duten partaideei.

Izena emateko epea:

  • NUPeko kideentzat (ikasle, irakasle, AZLak...) 2014ko urtarrilaren 7tik aurrera. Unibertsitate komunitatetik kanpokoentzat: urtarrilaren 20tik aurrera.
  • Epea otsailaren 11an itxiko da.

Izen ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin behar da.

  • Kultura Jarduerak. Ikasgelategiko 019. ikasgela. Arrosadiako campusa. Iruñea.
  • Telefonoa: 948 16 89 72 / 948 16 84 78
  • Ordutegia: 8:30etatik 14:30etara
  • On line, web gunearen bidez: Kultura Jarduerak

 

Informazio gehiago: UEUren idazkaritzan, nafarroa@ueu.org, 948 36 25 63.

Babesleak

  • NUP

Etiketak

NUP, Iruñea, hezkuntza, hezkuntza sistema, pedagogia iraultzaileak, pedagogia libertarioa, eskola alternatiboak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.