Ikastaroak :: Literatura, Pedagogia

Kamishibai: ipuinak sortu eta kontatzeko teknika japoniarra.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko uztailaren 2a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko uztailaren 3a

Ikastaro hau asteazken arratsaldez (18:00-20:30) emango da, ondoko datetan: urriak 2, 9, 16, 23, 30 eta azaroak 6, 13, 20.

Kamishibaia ipuinak kontatzeko teknika bat da, Japonian sortua. Kami hitzak papera esan nahi du; shibaia, hitzak, antzerkigintza. Azken urteotan gero eta gehiago zabaltzen ari da Mendebaldean. Orobat, kamishibaiak interes berezia piztu du, besteak beste, hizkuntzen irakaskuntzarako.

Irakaslea

Helburuak

  • Kamishibai teknika zer den ezagutzea.
  • Euskaraz dauden kamishibai batzuk ikustea.
  • Kamishibai teknika erabiltzen ikastea.

Edukiak

  • Zer den kamishibai;
  • Kamishibai motak;
  • Kasmihibai tresna didaktikoa.
  • Noriko Matsuiren Kamishibaia antzezteko gida izanen da ardatza, kamshibai teknika ikasteko esku-liburua, eta ikastaroa praktikari begira dago diseinatua.   

Metodologia

Ikastaro praktikoa izango da.

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.

Matrikulaziorako argibideak

Ikastaro hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 'Kultura Jarduerak' atalaren barne eskaintzen da. Ikastaroan interesa daukan edonork parte hartu dezake, ez da beharrezkoa unibertsitateko kidea izatea.

Matrikula prezioak eta kredituen balio-aitortzea: Kultura Jarduerak.

  • NUPek 2 kreditu-aske edo ECTS 1 emango dizkio ikastaroa gainditzen duten partaideei.

Izena emateko epea: NUPeko kideentzat (ikasle, irakasle, AZLak...) irailaren 2tik aurrera. Unibertsitate komunitatetik kanpokoentzat: irailaren 16tik aurrera.

Izen ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin behar da.

  • Kultura Jarduerak. Ikasgelategiko 019. ikasgela. Arrosadiako campusa. Iruñea.
  • Telefonoa: 948 16 89 72 / 948 16 84 78
  • Ordutegia: 8:30etatik 14:30etara
  • On line, web gunearen bidez: Kultura Jarduerak
  • Posta elektronikoa: actividades.culturales@unavarra.es

 

Informazio gehiago: UEUren idazkaritzan, nafarroa@ueu.org, 948 36 25 63.

Babesleak

  • NUP

Etiketak

NUP, Iruñea, hezkuntza, hizkuntzak, ipuinen funtzioa, antzerkilaritza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.