Ikastaroak :: Informatika

Ubuntu eta software librea: sarrera

  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko irailaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko azaroaren 4a

Ikastaroa on line izango da. Bi ikasgelako saio izango ditu, ikastaroaren hasiera-egunean, azaroaren 7an, 17:30etatik 19:30etara lehenengoa eta ikastaroaren amaieran bigarrena.

Ikastaro honetan software librea zer den ikusiko dugu, bere alde filosofikoa eta praktikoak ezagutuz; programa multzo bat haratago, gauzak beste modu batean egitea ahalbidetzen duen bizimolde bat dago. Hori ulertzeko sistemarik ezagunena erabiltzen ikasiko dugu: Ubuntu GNU/Linux.

Ikastaroan eguneroko ekintzetarako baliagarriak diren programen multzoa aurkeztuko dugu, beste inguruneekiko ezberdintasunak landuz. Bukaeran ikasleek ekintza konkretu bat burutzeko programa multzo batzuen artean bat hautatu eta aurkezpen bat egingo dute.

Irakaslea

  • Maider Likona Santamarina

    Informatikan ingeniaria.

    unibertsitatea.net atarian irakasleari egindako elkarrizketa.

Helburuak

  • Software askearen inguruko kontzeptu, ideia, filosofia eta bizimoduari sarrera egitea.
  • Software askearen ezaugarriak ezagutzea eta ezagutzaren zirkulazio asketik datozen onurez jabetzea.
  • Sistema eragileei buruzko ezagutzak finkatzea.
  • Interneten informazio baliagarria bilatzea lantzea.

Edukiak

Ikastaroaren hasieran, software librearen hastapenak azalduko dira. Ondoren, eztabaida-mahaiaren dinamika erabiliz aurreko atalean ikusiriko kontzeptuei buruz eztabaidatuko da. Atal praktikoan, hiru ekintza aurkeztuko dira: ikasleek eskolako edo etxeko ordenagailuetan GNU/Linux sistema eragile bat instalatu edo eguneratuko dute; sistema eragilearen parte ezberdinak landuko dituzte (Ubuntu lan ingurunea, fitxategi kudeaketa, sistemen oinarrizko administrazioa, sareko aplikazioak…); eta, azkenik, programak instalatzeko sistema ikusiko dugu.

Bigarren atalean Ubuntu distribuzioarekin batera datozen programen sarrera laburra egingo da, eguneroko beharrak asetzeko programen ezaugarriak azalduz modu praktiko batean.

Bukatzeko, partaide bakoitzak bere arlo edo intereseko programa libre bat aukeratu eta instalatuko du; berau landu ondoren txosten-memoria txiki bat prestatu eta foroan eskegiko du, klasekideekin partekatzeko.

Metodologia

Ikastaroa batez ere praktikoa izango da. Gai bakoitzean, irakaslearen apunteak irakurri ondoren, denboraren zati handi batean ariketa praktikoak egingo dira aipatutako kontzeptuak eta prozedurak finkatzeko.

Partaide bakoitzak bere arlo edo intereseko programa libre bat aukeratu eta instalatuko du. Partaide bakoitzak programa libre horren gaineko informazioa (xedea, instalaziorako jarraibideak...) txosten batean jasoko du eta ikastaroko plataforman argitaratuko du.

Nori zuzendua

Ubuntu sisteman trebatu nahi dutenei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Ikastaroa on line izango denez, ezinbestekoa da nork bere ordenagailua, posta elektronikoa eta Internet konexioa izatea.

Babesleak

Etiketak

linux, ubuntu, software librea, UEUren Ikastetxe Nagusia, udazkeneko eskaintza, eibar, Markeskoako eskaintza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.