Ikastaroak :: Psikologia

Sormen-tailer aurreratua: ideietatik ekintzetara

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko irailaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko urriaren 15a

Ikastaroa ostiraletan izango da: azaroaren 8an eta 15ean.

Ideia berritzaileak sortu eta ideazio-prozesu egokiak lantzeko, ideazio-fasea bera bezain garrantzitsua da aurretik egin behar den lana.

“Arazo baten formulazio egokia, kasu gehienetan, soluzioa bera baino garrantzitsuagoa da” Albet Einstein.

Ideia berriak sortzeko ohitura falta dugunez, prozesu horretan murgiltzeko zailtasunak izaten ditugu. Sormen teknikekin lanean hasten garenean, uste izaten dugu "ideia berritzaileak" bat-batean sortutako horiek direla eta, batzuetan hala bada ere, ezin da dena kasualitatearen esku utzi. Ideazio-prozesua paper batean idatzitako ehunka ideien zerrenda baino gehiago izatea lortu behar dugu, potentziala duten ideiak aurkitu, desegokiak baztertu eta hurrengo pausoak zeintzuk izango diren jakin, eta horretan laguntzera dator ikastaro hau.

Irakaslea

  • Asier Arrieta Mendikute

    Enpresa zientzietan diplomatua. IZINKER enpresako kidea. Erakunde eta enpresetan sormen prozesuak martxan jartzen dihardu gaur egun.

Helburuak

  • Parte-hartzaileek ezagutzen dituzten sormen teknikak errepasatu eta ideazio-fasearen aurreko eta ondorengo faseetan murgiltzea.
  • Ideia berriak modu egokiagoan sortzeko aurrez egin beharrekoak lantzea.
  • Ideia multzoak kudeatzeko eta hobetzeko moduak ezagutzea.

Edukiak

  • Ideiak noranzko egokian sortzeko argibideak.
  • Erronka baten alternatibak.
  • Sortutako ideiak nola kudeatu – Aukeraketa modu batzuk.
  • Bezeroa eta emozioak.
  • Produktu eta zerbitzuen kontzeptu berriak nola sortu prototipoen bitartez.

Metodologia

Talde dinamikak erabiliko dira gehien-bat, ariketa indibidualak egingo diren arren. Irizpide nagusia “eginez ikastea” izango da.

Tailerrak alde teorikoa eta praktikoa izango ditu: teoria gaiaren inguruko oinarrizko ezagupenak finkatzera bideratuta egongo da, eta alde praktikoak, esplikatutako teoria praktikan jartzeko aukera emango du (teoria %30 – praktika %70).

Nori zuzendua

Ikastaroa aurreratua denez, ikastaro hau egiteko aurretik UEUren sormen-tailerretan parte-hartu behar izan dute edo bestela sormen-tekniketan bestelako trebakuntza jaso dutela adierazi beharko dute.

Oro har, bere bizitzan edo lanean ideia berri eta ezberdinak behar dituenari eta ideia asko izanda horiek aurrera eraman ahal izateko bultzadatxo bat behar duten pertsonei zuzendua.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Babesleak

Etiketak

berrikuntza, ideiak sortu, garapena, ekintzailetza, ekintzaileak, UEUren Ikastetxe Nagusia, Udazkeneko ikastaroak, eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.