Ikastaroak :: Hezkuntza

Eskola libre eta demokratikoak: gizarte aldaketarako tresna eta gako

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko irailaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko urriaren 25a

Ikastaroa BETE egin da. Interesa izanez gero, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zara baina ez egin matrikularen diru-sarrerarik.

Ikastaroa larunbatetan izango da: azaroaren 16an (goiz eta arratsaldez) eta 23an (goizez).

Hezkuntza ez da gizarte sistematik eta haren balio eta helburuetatik aparte uler daitekeen zerbait. Aitzitik, sistema mantenduko duen herritarra fabrikatu/doktrinatzeko eginkizunean hezkuntza sistemak daukan zeregina funtsezkoa eta ezinbestekoa da. Horrela, egungo sistemaren gaineko hausnarketa egitea zinez garrantzitsua da, bertako heldu/haur arteko harremana osasuntsuagoa eginez, haurra benetako protagonista duen eskola demokratikoagoa sortze aldera.

Irakaslea

  • Ane Ablanedo Larrion

    Unibertsitateko irakaslea (UPPA, NUP). Haur-prebentzioan espezialista. Eskola alternatibo eta pedagogia librearen gaian formatzailea. Hizlari eta artikulugilea. UEUkidea.

Helburuak

Indarrean den hezkuntza sistemaren gaineko hausnarketa ahalbidetzea. Hezkuntza-irakaskuntza prozesua osasuntsuagoa egiteko gakoak ezagutzea. Pedagogia berriak eta eskola-eredu ezberdinak ezagutzea. Sistemaz kanpoko eskola eredu ezberdinak ezagutzea. Sistema barneko eskola ere barnetik hobetu ahal izateko klabeak jakitea.

Edukiak

  • Hezkuntza sistemaren historia laburra.
  • Egungo sistemaren gaineko hausnarketa. Balioak: agerikoak eta ezkutukoak. Hezkuntza sistemak eta ideologia.
  • Eskola errealitate konbentzionalarekiko diskurtso kritikoa.
  • Heztea vs doktrinatzea. Hezitzailearen funtzioa.
  • Hezitzaile-ikasle arteko harreman demokratikoa. Autoritatea vs autoritarismoa. Ezkutuko boterea.
  • Sozializatzea, eskolatzea?
  • Haurrak berezkoa du ikasteko gogoa. Ez diezaiogun jakin-mina hil. Haurraren interesetatik abiatutako curriculum-a.
  • Hezitzailearen egitekoa, haurrak berezkoa duen hazkuntza prozesuan lagun izatea besterik ez da.
  • Haurra prozesuaren protagonista. Haurraren erritmo, garapen eta indibidualtasunarekiko errespetua.
  • Beste eskola bat posible da.
  • Pedagogia “berriak”. Montessori, Freinet, Paulo Freire, Ivan Illich. Neill.
  • Sistemaz kanpoko eskola eredu batzuk: Summerhill, Waldorf, Montessori, Paideia, eskola demokratikoak, eskola txikiak. Eskola eredua aldatzen duten errealitateak.
  • Euskal Herriko eskola alternatiboak.
  • Sistema barrenean ere, iraultza posible.

Metodologia

Metodologia teoriko praktikoa izango da.

Nori zuzendua

Maisu-maistra eta irakasleei. Haur hezitzaileei. Eskolatzeko adina duten haurren gurasoei, eta interesa duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1368348005

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartze ziurtagiria baliogarri izango da.

Babesleak

Etiketak

hezkuntza, eskola, hezitzaileak, ikasketa prozesuak, eskola alternatiboak, UEUren Ikastetxe Nagusia, Udazkeneko ikastaroak, eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.