Ikastaroak :: Psikologia
Ikastaroa BETE egin da. Interesa izanez gero, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zara baina ez egin matrikularen diru-sarrerarik.
Ikastaroa larunbatetan izango da: azaroaren 9an (9:30/14:00 - 15:30/18:30) eta 16an (9:30/14:00).
Jendaurrean dabilen jende gehienak, nahiz eta kulturalki zereginak ezberdinak izan, antsietate mailaren bat bizi ohi du. Adibide gisa, kontzertuetan parte hartu, irakasle izan edo epaimahaietan parte hartu duenak badaki ezohikoa dela beldur eszenikoaren sintomarik ez duen norbait aurkitzea. Ekintza baten aurrean tentsio maila jakin bat bizitzeak emaitza hobetu dezakeela badakigu, baina, urduritasuna gure kalterako denean, eragin ez desiratua gainditzeko baliabideak eskuratzea beharrezkoa da.
Eskoletara, gero eta urduriago datoz ikasleak: maitasun falta, konfiantza falta, antsietatez gainezka… Geure buruarengan ziurtasuna sendotzeak, gainontzekoen eragina positiboki baliatzeko aukera emango digu.
Ikastaro honetan zuzeneko saioetan gure esperientzia hobetzeko errekurtsoak landuko ditugu. Errekurtsook entrenamendu mentalaren zenbait teknikatan oinarritzen dira: Kontrol Mentala, PNL, Yoga, Sofrologia, Barkamen Erradikala, Ho´oponopono, Psikologia Positiboa, eta abar.
Musikeneko eta Hernaniko Musika Eskolako perkusio-irakaslea. Entrenamendu Mentalean aditua. UEUkidea.
Ariketa praktikoak eginaz esperientzia ezberdinak bizi-arazi eta horiek nola kudeatu irakatsiko da. Azalpen teorikoak eman ondoren, ariketa praktikoak egingo dira. Zenbaitetan lehenengo ariketa praktikoa egingo da eta ondoren emango dira azalpen teorikoak.
Bizitza kalitate bikaina lortu eta zoriontsua izan nahi duen edonori.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.
Homologazio kodea: 1368348006
Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:
%80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartze ziurtagiria baliogarri izango da.