Ikastaroak :: Sexologia

Tantra: maitasunaren atea

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2009(e)ko irailaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2009(e)ko urriaren 30a

Tantrak 'bizitzari bai' dio. Ez da sinesmena edo fedea; bizitzeko, esperimentatzeko eta sentitzeko modu bat baizik, oraingo unea onartzen duena, nahita aukeratu izan bazenu bezala.

Tantra geure burua maitasunari irekitzeko modu bat da, geure burua garatzeko eta geure zentzumenak fintzeko.

Tantrak dio: onartu zeure burua zaren bezala, hauxe da oinarrizkoena. Zaren modukoa onartuta baino ezingo baituzu hazi. Horregatik, zeure buruarekin maitekorra izaten ikastea, zeuregan arreta jartzea, zeure burua errespetatzen eta barkatzen ikastea…, hori dena izango da premiazkoa, gero maitasun hori partekatu ahal izateko, zintzotasunetik, errespetutik eta indibidualtasunetik.

Jaiotzen garenetik gauza asko ikasten dugu, baina gutxitan konturatzen gara maitatzen ikastea, bihotza zabaltzen, gorputzeko energia hedatzen, oinarrizko baldintza dela zoriontasun eta osotasunerako.

Irakaslea

  • Elizabeth Olaskoaga Ezeiza

    Hirusta Kolektiboko kidea da. Pedagogia ikasketak egin ondoren sexologiaren munduan sartu zen aholkularitzan eta irakaskuntzan. Nerabeekin, gurasoekin, emakume taldeekin. UEUkidea.

Helburuak

Bizipenen tailerra izango da, esperientzian oinarritua, ariketa tantrikoekin, masaje, arnasketa teknika edo eta meditazioez lagundua.

Bertan, norbera bere alde pertsonalak ezagutzen joango da, bai energiaren arloan, bai arlo emozionalean eta sexualean.

Giro atsegin eta maitekorrean egingo da lana, bakoitzaren erritmoa onartuz eta errespetatuz.

Edukiak

Aurkezpena: Norberak bere burua.Tantraren oinarri teorikoa.Meditazio tantriko bat. Norbera bere energiarekin kontaktuan jarri.Ariketa: elkar ezagutzekoa.Masaje tantrikoa. Energia mugitu eta gorputzaren sentsazioaz ohartu.Galderak, kezkak, konpartitzeko gunea,…

Metodologia

Teoriko-praktikoa

Nori zuzendua

Garapen pertsonala landu nahi duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

Izena eman: orri honen behealdean daukazu horretarako aukera: parte hartu nahi dut klikatu, bertan ageri diren datuak bete eta bidali eman.

Ordainketa: Izena ematerakoan agertuko zaizkizu matrikula ordaintzeko argibideak.

Matrikula-prezioak: Ikasle, langabetu, jubilatuak...: egoera ziurtatzen duen agiria bidali behar dute deskontua izateko (ikasle-txartela, matrikularen kopia, INEMeko txartela...).

Matrikularen onarpena: Ordainketaren frogagiria jasotakoan, matrikula onartuta dagoela jakinaraziko da posta elektronikoz eta data hori hartuko da oinarritzat onartuen zerrenda erabakitzeko orduan.

Babesleak

Etiketak

tantra, maitasuna, garapen pertsonala, UEU, udazkeneko eskaintza, Ikastetxe Nagusiko eskaintza, Markeskoa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.