Ikastaroak :: Komunikazioa, Psikologia

Jendaurreko komunikazioan trebatzeko tailerra

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 18.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko irailaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko urriaren 4a

Ikastaroa larunbatetan izango da: urriaren 12an eta 19an.

Ikastaroaren azpi-izenburua: ''Antzeztokia zurea da! Aurkezpenetan Entrenamendu Trinkoa. (III. modulua)''

Tailer hau irakaslearen emaitza da, hots, Programazio Neurolinguistikotik eta coaching-etik, eta azken finean giza bikaintasunaren ikerketatik datozen teknikekin egituran diseinatutako jendaurrean hitz egiteko gaitasunen kurtsoetan, pertsona arteko komunikazioaren eta coaching-aren kurtsoetan bideratzaile eta entrenatzaile gisa esperientzia luzearen emaitza.

Irakaslea

  • Gotzon Carcar Muerza

    Coach pertsonala eta enpresariala, Trainer's Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUkidea

Helburuak

Jendaurrean hitz egiteko teknika eraginkor eta sinpleak ikastea da helburua, ahalik eta erraztasun, argitasun, naturaltasun eta dotoretasun handienaz, ematen diren mezuetan eraginkortasuna lortzeko.

Edukiak

  • Arreta-gunearen kontrola.
  • Gorputza eta haren komunikazio potentziala: mugimenduak espazioan.
  • Ahotsa, haren tasunak eta isiluneak.
  • Lengoaia argi eta garbia.
  • Mintzaldiaren edukiaren antolakuntza eta egituraketa hobea.
  • Mezuetan adostasun handiagoa, gorputz lengoaiari eta berbetari dagokienez.
  • Hautemate sakonagoa eta zure barne baliabideen erabilera hobea.

Metodologia

Tailer hau, funtsean, praktikoa da.

Eredu esperientziala. Unez une, parte-hartzaileek egindako hainbat ariketak osatzen dute prozesu guztia. Ariketa guztien aurretik irakasleak erakustaldi bat egiten du parte-hartzaile batekin edo zenbaitekin. Gero, parte-hartzaile guztiek esperimentatzen dute proposatutako eta erakutsitako ariketa. Ikastaro osoan ikaslearen liburua orientazio gida eta oroigarri gisakoa da.

Erabilitako teknikak Programazio Neurolinguistikoaren teknika corpusekoak dira; horiek, irakaslearen esperientzia eta trebetasunekin batera (metaforak erabiltzea, aipuak eta erakustaldi nahiz ariketen komunikazioan gertatzen den kongruentziazko metamezua bera) “entrenamendu-ikasketa-irakaskuntza” esperientzia aberasten dute.

Nori zuzendua

Pertsona taldeekin eta haien aurrean komunikatu behar duten guztiendako diseinatua (nork ez du behar?), esaterako: irakaskuntzako langileak (irakasleak eta ikasleak), gaiak, txostenak edo produktuak aurkeztu, hitzaldiak eman, lan-taldeak zuzendu edo bideratu edota haiekin harremanak izan behar dituzenak (negozioak, enpresak, salmentak, osasuna, ideiak igortzea –prentsa, irratia, telebista, politika, sindikatuetan, etab.-) aisialdia, familiako harremanak, bikotekoak, adiskideak, etab.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Ikastaroan %100eko asistentzia eskatzen da.

Ikastaro honen prozesuak, pausoz pauso, ariketaz ariketa, egunez egun, komunikazio tresna oso bat eraikitzen du. Egun bakoitzean tresna horren osagarri batzuk ikasten dira. Bizikleta bat egiten ikasten badut, jakin behar dut atalez atal nola osatzen den. Atalen bat egiten ez badut, ezin izango dut bizikleta eraiki, ezta gero ibili ere.

Babesleak

Etiketak

jendaurrean hitz egin, jendaurreko komunikazioa, komunikazio-teknikak, komunikazio-estrategiak, komunikazio-trebetasunak, pertsonen arteko komunikazioa, UEUren Ikastetxe Nagusia, eibar, Udazkeneko ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.