Ikastaroak :: Hezkuntza, Informatika, Matematika

GeoGebra aurreratua: kalkulu-orria, script gidoiak eta CAS kalkulagailua (on line)

  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko irailaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko urriaren 10a

Ikastaro hau erabat on line da, ez dauka aurrez aurreko saiorik.

GeoGebra software libreko programa da Matematika lantzeko. 2009an GGBrekin lanean hasi ginenetik, hainbat oinarrizko ikastaro egin ditugu software honen trebakuntza teknikoa eta erabilera didaktikoa lantzeko. Gainera, gero eta irakasle gehiagok erabiltzen dute softwarea ikastetxeetan, etapa guztietan.

GGBren 4.2 bertsioa 2012ko abenduan kaleratu dela-eta, bertsio berri honek eskaintzen dituen tresna berriak aurkezteko ikastaroa izango da hau.

Sakontzeko ikastaroa denez, parte hartzeko derrigorrezko baldintza izango da oinarrizko ikastaroren bat egina izatea edota GGB softwarearen ohiko erabiltzailea izatea.

Irakaslea

  • Aitzol Lasa Oyarbide

    Matematikan lizentziatua. Bigarren Hezkuntzako Irakasletza Masterra. Doktorego-tesia egiten Matematikaren Didaktikan.

    Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) Matematikaren Didaktika Arloko irakaslea da.
    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

  • GeoGebra programaren 4.2 bertsioak dakartzan tresna aurreratuak erabiltzen ikastea.
  • Tresna aurreratu horien bidez, norberaren irakaskuntza-etaparako eraikuntza didaktikoak sortzea.

Edukiak

Sakontzeko ikastaroa den neurrian, ziurtzat joko da parte hartzaileek erabiltzen dituztela GGB softwarearen oinarrizko eta ohiko tresnak geometria eta funtzioen analisia lantzeko.

Horrenbestez, 4.2 bertsioak dituen berrikuntzetan sakonduko da, eta berrikuntza horiek lotuko dira Bigarren Hezkuntzako curriculumarekin:

  • Kalkulu-orria: estatistika eta probabilitatea.
  • Zorizkotasuna: random tresnak eta zorizko esperimentuen diseinua.
  • CAS kalkulagailua: aljebra eta kalkulu sinbolikoa.
  • Script gidoiak: appletak sortzeko gidoiak.

Metodologia

Ikastaroa on line izango da. Parte-hartzaileek eskura izango dituzte oinarrizko apunteak PDF formatuan. Astez aste, modulu bakoitzaren amaieran, egindako ariketen sorta bat bidali beharko diote irakasleari. Zalantzak argitzeko, une oro izango dituzte irakaslearen laguntza eta parte-hartzaileen foro bat.

Nori zuzendua

GGBren oinarrizko erabilera ezagutzen duten eta softwarearen erabileran sakondu nahi duten Bigarren Hezkuntzako eta unibertsitateko irakasleei zuzendua.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

  • Ikastaroa on line izango denez, ezinbestekoa da nork bere ordenagailua, posta elektronikoa eta Internet konexioa izatea.
  • Ikastaroan GGBren 4.2 bertsioarekin lan egingo da, hemen www.geogebra.org
  • GGBren ohiko erabiltzailea ez bazara, egin ezazu lehenengo “GGB Hastapenak” ikastaroa.

Babesleak

Etiketak

GeoGebra, estatistika, probabilitatea, zorizkotasuna, UEUren Ikastetxe Nagusia, Markeskoako ikastaroak, udaberriko eskaintza

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.