Ikastaroak :: Hezkuntza, Informatika

Moodle 2.3-ren oinarrizko erabilera

  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko irailaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko azaroaren 4a

Ikastaroa on line izango da. Ikasgelako saio bi izango ditu, ikastaroaren hasiera-egunean, azaroaren 5ean, 17:00etatik 19:00etara lehenengoa, eta ikastaroaren amaieran bigarrena.

Moodle ikasgela birtualak sortzeko web aplikazio ezagunenetakoa da gaur egun. Hezkuntza-testuinguru guztietan ari da erabiltzen eta gero eta zabalkunde handiagoa du nazioartean nahiz gurean.

Ikastaroaren helburu nagusia Moodle 2.3-ren oinarrizko ezagutza eskuratzea da, bereziki alderdi praktikoari erreparatuz. Horretarako, ikastaroan zehar parte-hartzaile bakoitzak bere jakintza-esparruko ikasgai bat molde birtualean eskaini ahal izateko lehenbiziko saiakera egin beharko du.

Plataformaren aurkezpen labur baten ostean, Moodle 2.3-ren osagai nagusiak aztertuko ditugu: baliabideak, jarduera-moduluak eta blokeak. Aztertu ahala, praktikak egingo ditugu.

Irakasleak

  • Abel Camacho Romero

    Euskal Filologian lizentziatua eta une honetan Santurtziko Udaleko prestakuntza-teknikaria. Euskara ikasteko materialen idazlea. Irakasleen prestatzailea didaktika eta hezkuntzarako teknologia-ikastaroetan. e-learning aholkularia. UEUkidea.

    @abel2es

  • Pedro Lonbide Lizarralde

    Psikopedagogian lizentziatua.

Helburuak

  • Moodle 2.3-k ikastaroak sortzeko eskaintzen dituen tresnak ezagutzea.
  • Parte-hartzaileei Moodle 2.3 modu autonomoan erabiltzen ikasi ahal izateko baliabideak eskaintzea.

Edukiak

  • Plataformaren funtzionamendu orokorra
  • Komunikazioa bultzatzeko tresnak
    • Norberaren profila, foroak, mezuak, inkesta eta txata
  • Informazioa emateko tresnak (I): baliabideak
    • Orriak, fitxategiak, URLak, etiketak, direktorioa
  • Informazioa emateko tresnak (II): blokeak
    • Egutegia, HTML, partaideak, duela gutxiko aktibitatea, urrutiko RSS kanalak, osaketa...
  • Edukiak lantzeko tresnak
    • Glosategia, wikia eta ikasgaia
  • Ebaluazioa egiteko tresnak
    • Kalifikazioak, jarduera-txostena, osaketa-txostena, zeregina eta galdetegia

Metodologia

Ikastaroa zeharo praktikoa izango da. Moodle-ren osagaiak aztertu ahala, parte-hartzaileek praktikak egingo dituzte, on line ikastaro bat osatzeko lehenbiziko saiakera eginez. Ikasleen ikas-prozesu autonomoa bultzatu nahi da eta horretarako nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu.

Nori zuzendua

Irakasleei (hezkuntza-testuinguru guztietakoak).

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Ikastaroa on line izango denez, ezinbestekoa da nork bere ordenagailua, posta elektronikoa eta Internet konexioa izatea.

Babesleak

Etiketak

moodle 2.3, euskara, UEUren Ikastetxe Nagusia, udazkeneko eskaintza, eibar, Markeskoako eskaintza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.