Ikastaroak :: Informatika

Tux Typing, Tux Painting, Pix for fun

  • Hasiera-data: 2013(e)ko urtarrilaren 19a
  • Amaiera-data: 2013(e)ko otsailaren 16a
  • Tokia: Eibarko Udal liburutegia
  • Ordutegia: Larunbatak. 16:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 3.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko urtarrilaren 7a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko urtarrilaren 18a

Umeentzako oso garrantzitsua da ingurune informatikora hurbiltzea, inguru ludikoa izatea eta ikasteko modurik hoberena ordenagailuekin eta programa desberdinekin ibiltzea da. Horregatik uste dugu era honetako tailerrak edo ikastaroak oso onuragarriak direla.

Irakaslea

  • Arrate Latatu Nuñez

    UEUko kidea eta irakaslea.

Helburuak

Zenbait aplikazio informatikoren erabilerarekin umeak informatikarekiko jakinmina piztea, modu ludikoan trebatzea, eta egiten ikastea.

Helburu orokor hau lortzeko 3 aplikazio landuko dira eta horietako bakoitzarekin hurrengoa lortu nahi dudalarik:

TUX PAINT: umearen gaitasun sortzailea garatzea.

TUX TYPING: teklatuaren erabilera eta honekin batera oinarrizko mekanografia lantzea.

PIXTON FOR FUN: izaera sortzailea eta sagu eta teklatuaren erabilera bateratzea. Aldi berean on-line denez, beste errekurtso batez baliatuko gara (aplikazioa baino, ingurune birtuala).

Edukiak

Tux Paint, umearen gaitasun sortzailea.

Tux Type, teklatuaren erabilera eta oinarrizko mekanografia.

Pixton for fun: izaera sortzailea, saguaren eta teklatuaren erabilera landuko da. Programa on-line denez ingurune birtuala ere landuko da.

Metodologia

Saio bakoitzaren hasieran egun horretan dagokigun programaren azalpen batzuk eman eta ondoren beraiek esperimenta edo ariketak egiten jarrai dezaten utzi.

Tux Paint saioan, egindako ariketa bat aurkeztu eta berdina egin dezaten eskatu.

Pixton for Fun saioan denon artean egindako lanekin “bilduma” bat egin.

Nori zuzendua

9-10 urte bitarteko umeei.

Etiketak

Tux Typing, Tux Painting, Pix for fun

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.