Ikastaroak :: Ekonomia

Krisia Nafarroa Garaiko ikuspegitik. Hitzaldia.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 1.50 ordu

UEUren Ekonomia sailak bere hitzaldi dibulgatiboen sortarekin jarraitzen du, oraingoan krisi global honen ikuspegi propio bat lantzeko asmoz Krisia Nafarroa Garaiko ikuspegitik: arrazoiak, ondorioak eta irtenbideak  hitzaldia antolatu du.

Hitzaldi hau Eusko Kultur Fundazioaren laguntzaz antolatu da eta Iruñeko bere egoitzan eskainiko da (Eusko Kultur Mintegia, Baratzeetako zeharkalea 2, 31014 Iruñea)

Eskuratu hemen hitzaldiaren kartela.

Irakaslea

  • Henrike Galarza Prieto

    Doktorea ekonomia zientzietan. NUPeko ekonomia irakaslea eta UEUko Ekonomia saileko kidea.

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.

Matrikulaziorako argibideak

Hitzaldia irekia eta doanekoa da, ez da beharrezkoa aurretik izena ematea.

Oharrak

Ekonomia Sailarekin harremanetan jartzeko:

Unai del Burgo, Ekonomia sailburua: ekonomia@ueu.org